26/01/2012

Asteburu luzea (IV)

Jon alde egin ondoren bakarrik geratu ginen Lore eta biok, nekaturik, lotan.
Goizean esnatu, gosaldu eta txirrinaren soinuak iragarri zigun hurrengo sorpresa.
Atea zabaldu eta aspaldiko laguna agertu zitzaigun:

- Lizar! Aspaldiko!

Besarkada luzea eman genion. Kafea eskaini eta hizketan egon ginen tarte luze batez.
Gero, bat-batean esan zigun:

- Bero nator. Zuekin elkartu behar nintzela pentsatze hutsarekin...
- Eta? Zerbait egiten ahal dugu zuretzat?- esan nion.
- Gauza gehiegi bururatzen zaizkit- erantzun zuen - baina orain zerbait azkarra behar dut, aurrejolas gehiegirik gabe. Lore, erantziko diozu arropa?
- Gustu handiz- erantzun zion Lorek.

Hitz horiek esan, Lore niregana etorri eta arropa guztia erantzi zidan.

- Orain- jarraitu zuen Lizarrek- gogortu zakil hori, mesedez.

Lore nire aurrean belaunikatu eta ahoan sartu zuen nire zakila, astiro-astiro bere aho barruan handitu zena.

- Mmmm - berriro Lizarrek- zenbat denbora zakil tente hori ikusi gabe!

Gure aurrean biluztu zen, Loreren ondoan belaunikatu eta bien artean hasi ziren orduan nire zakila jaten, haien artean musukatu bitartean. Ni paradisuan nengoen, jakina. Baina Lizarrek bestelako planak zituen guretzako:

- Itxaron! Orain sofan etzan zaitez, mesedez.

Ni sofaraino joan eta gainean etzan nintzen, buruz gora. Bitartean, Lore ere guztiz biluztu zen.
Eta sofan etzanda nengoela Lizar etorri zen niregana, eta nire aurpegiaren gainean eseri zen, bere alu bustia nire aho gainean jarriz.

- Jango al didazu?- esan zidan- gaur zure janari bakarra izango balitz bezala...

Ni, mingaina atera eta lanean hasi nintzen, gustura, gogotsu jaten, bortizki.
Orduan, Loreri ere egin zion eskaintza:

- Hor, nire aurrean, eserleku bat gelditu da libre. Eta erosoa dirudi...

Lorek barre egin, guregana hurbildu eta nire zakilaren gainean eseri zen. Kondoia jarri zidan eta zakila bere alutxoan sartuz. Eta erritmo basatian hasi ziren biak nire gainean, gora eta behera, Lore nire zakilarekin goxatuz, Lizar nire mingainarekin. Eta ni haien alutxo goxoekin.



Egia esateko beherala korritu nintzen Loreren aluaren barruan, bero-bero bainengoen. Baina orduan, beste ideia maltzurra bururatu zitzaion Lizarri:

- Leku aldaketa!

Ni oraindik tente nengoen, korritu berria, eta egoera hori aprobetxatu nahi zuen neskak.

Orduan, Lizar jarri zen nire zakilaren gainean eta Lore nire aho gainean eserita.
Eta horrela egonda, mingaina mugitu nuen Lore intzirien artean korritu arte. Eta Lizarrek, nahi izan zuena egin zuen nire zakilarekin, plazerez jota geratu arte...

2 comentários:

Imanoltxu disse...

uoou, nire neskak eta biok holako zeozer egin nahi bai, baina...neskarik ez da animatzen... ezta mutilik ereee! Kontakizun beroa, bai horixe...milesker!

Anónimo disse...

Ea jendea animatzen hasten dugun. Agian hitzorduren bat antolatu beharko da hemen oharrak uzten duten neska-mutilen artean.