06/05/2012

Filma

Asteazkena da, ikuslearen eguna zineman. Eta film bat ikustera joan gara. Gau desatsegina egiten du kalean eta ondorioz, jende gutxi hurbildu da zinemara gaur. Gure aretoan beste bizpahiru bikote daude, aretoan barreiaturik. Gu erdiko lerroan-edo kokatu gara. Filma hasi eta ordu erdi bat geroxeago ohartu naiz aspertzen ari naizela, hau ez zela espero genuen filma, edo espero genuen bezalakoa, behintzat. Ideia bat bururatu zait orduan, asperdura honetatik ateratzeko. Kontu handiz jaitsi naiz zorura, eta belauniko geratu naiz zure eserlekuaren aurrean. Zur eta lur begiratu didazu, baina nik isilik egoteko keinua egin dizut. - Filmari begira!- eskatu dizut- eta utzi egiten. Orduan galtza jaitsi dizut orkatiletaraino eta mingaina zure hanketatik gora eta behera pasatzen hasi naiz. Zu gero eta makurtuagoa zaude eserlekua iltzatuta. Baina nik horrela jarraitu dut tarte luze batez, zure hankak dastatuz. Gero, mingaina jarri dut zure tangaren gainean. Eta tanga bustitzen hasi naiz, azpian ezkutatzen den alutxoaren deia sentituz. Bitartean, nire eskuak zure aldaketan daude. Alboetako tangaren harien azpitik sartzen ditut nire eskuak eta, poliki poliki, zure alurantz hurbildu, baina iritsi gabe. Mingaina oraindik baitago tangaren gainean lanean. Orduan, esku batekin tanga bustia hartu eta, kontu handiz, gorantz tiratu dut, ohiala zure alutxoan nola sartzen den ikusiz. Gero, eskuarekin tanga albo batean mantendu eta mingaina sartu dut zure alutxoan. Hortxe egon naiz tarte batez. Ondoren, tanga ere jaitsi dizut orkatiletaraino, eskuekin zure hankak pixka bat zabaldu, hatz bat zure alu bustian sartu eta mingaina zure klitoriaren gainera eraman dut.
Eta hatza sartu-atera bitartean, mingainarekin zirkuluak marrazten ditut zure klitori goxoan. Zuk intziriak botatzeko irrikitan zaude, baina isilik mantentzea lortu duzu. Lehertzear zaude, eskuak jarri dituzu nire buruaren gainean eta burua zure gorputzerantz bultzatu. Orduan, intziri txiki bat eskapatu zaizu eta korritu egin zara nire ahoan eta nire eskuan... Motel motel altxatu naiz ni eta nire eserlekuan eseri. Zu, oraindik, galtza eta tanga orkatiletan dituzu, ezin mugituz. - Kabroia!- xuxurlatu didazu irribarre eder batekin- honetarako ekarri nauzu zinemara? - Egia esan ez, baina tira… hauxe izan da filmak inspiratu nauena… - Joder! Ba film hau behin eta berriro ikusi beharko dut zurekin!

Sem comentários: