21/05/2012

Ametsa

Amets egin dut gizon talde batekin eta esnatu naiz guztiz bustita, eta ametsa kontatu nahi nizun. Antzoki batean nengoen, edo antzeko lekuren batean, ni bakarrik. Eta bat-batean, gizon talde bat agertzen zen eszenatoki gainean, bi lerrotan, biluz-biluzik, eta errespetu handiz. Orduan, ahots batek esaten zidan, niretzako oparia zirela. Urduri jartzen nintzen ni, baina ez nuen aukera galdu nahi, eta haien artean sartzen nintzen, haien begiradak ikusi, ipurmasailak laztandu, bularrak... gero biluzten nintzen ni (gizonak geldirik zeuden bitartean) eskuak hankartetik kentzeko eta zakilak ondo erakusteko agintzen nien. Batzuk tente ziren jadanik, beste batzuk ez ordea. Eta ni mugitzen nintzen haien artean, modu sentsualean, baina oraindik ukitu gabe. Gero, gizon baten aurrean gelditu eta nire ipurmasailen artean jartzen nuen bere zakila eta besteei begiratzeko esaten nien. Gauza bera errepikatzen nuen beste batekin. Ondoren, belauniko jarri eta zakil tente ez zuen horietako bati zakila jaten hasten nintzen, nire ahoan nola handitzen zitzaion sentitu bitartean, eta hantxe ematen nituen minutu ugari, bere esperma nire aurpegiaren gainean sentitu arte. Gero, ipurdia eskaintzen nion beste bati, gorputza aurrera makurtuz, eta beste zakil bat topatzen zuen nire ahoak, atzekoak ipurditik ematen zidan, aurrekoak ahoa larrua jotzen zidan bitartean, biak nire barruan korritu arte. Zoruan etzaten nintzen gero, ahoz gora, belaunak gorantz igo, hankak doleztu eta gizon pare bati eskatzen nien ilaran jartzeko eta bata bestearen atzetik nire alutxoan sartzeko eta larrua jo egiten zidaten. Azkenik, korritu gabe geratzen zirenei nire inguruan zirkulu bat osatzeko eskatzen nien, ni erdian jarrita, belauniko, eta zakilak astintzeko eskatzen nien, nire azalaren gainean korritzeko. Eta ederra zen, gizon horien guztien desiraren objetua nintzela ohartzea, ederra... Eta korritzen hasi direnean esnatu naiz eta zutaz pentsatu dut. Gutxienez zu hemen egongo bazina... zure zakila izango nuke goxatzeko, nire gorputza astintzeko, zikintzeko, larrua jotzeko... Eta horregatik kontatu nahi nizun ametsa... 

Itzi

1 comentário:

neska disse...

ametsa baino, niretzat fantasia da Itzik kontatutakoa... potentea benetan