20/06/2012

Lizar jolas beroetan


 Aspaldi elkarrekin egon gabe, edo motel pasatu zait denbora, ez dakit. Tenpoen pertzepzioan galduta ote nago, edo agian, duela denbora asko urperatu nuen erlojuaren eragina jasotzeari utzi eta taupadak besterik ez ditut jarraitzen orain.
  Zure lanetik gertu dagoen eguneko menuak ipintzen dituen jatetxe batean bazkaltzeko elkartu gara, mendi partean dagoena eta beirategi handiak dituena. Oso argitsua da tokia eta bertan biltzea izugarri gustatzen zait, argiak zabaltasun ederra ematen baitigu.   Elkartu, ezpainen ertzetik gertu muxu pausatua eman, besarkada luze bat eta jatetxera sartu gara.

  Bazkaltzen genuen bitartean pasarte desberdinen inguruan hitz egin dugu; hau eta beste gertatu, bestea eta hangoa suertatu... eta par egin dugu, eta serio jarri gara tarteka eta berriro parra etorri da. Eta beti bezala begiratzen nauzu, eta beti bezala begiratzen zaitut, behin nahi gabe erabaki genuen bezala. Eta beti bezala bero jarri naiz. Ez duzu deus berezirik esan baina berotu naiz eta nire maltzur aurpegia jarri dizut. Nahi gabe eskuarekin belauna ukitu egin didazu eta orduan gehiago berotu naiz.

- Gauza bat proposatu nahi dizut. - Esan dizut orduan.
- Zure esanetara jefa! - Erantzun didazu.
- Zurekin txortan egin nahi dut, oraintxe bertan gainera.
  Par egin duzu eta...
- Baina gelak ispilu handi bat eduki behar du ohearen aurrean, nire atzean zaudela larrua nola jotzen didazun ikusi nahi dut eta.
- Motel polit bat ezagutzen dut hemendik gertu, goxoa da eta gustatuko zaizula uste dut.

  Logelak ohe handi bat dauka eta ohearen aurrean ispilua, ni eskatu bezala. Neu material berezia eramana neukan aurretik ere gogotsu bainengoen.

- Ohean eser zaitez eta begiak itxi – Eskatu dizut. - Komunera nihoa, sorpresatxo bat prestatuko dizut eta. Gauza bakarra esango dizut, gure motxila ekarri dut.
  Irri egin eta txintxo txintxo ohearen ertzean eseri zara. Motxila irekita zure ondoan ipini dut baina zeu ez zea konturatu.
  Bularretakoa eta aldaken beheko partean kokaturik ipintzen den mediak eusteko balio duen enkajezko gerriko antzekoa jantzita atera naiz, ipurdia eta alua modu finean depilatua airean. Ah! Antifaze txuri txiki bat ere ipinita atera naiz.
  Zure ondoan eseri eta zera xuxurlatu dizut...
- Gaur zure putatxoa izan nahi dut, baina zeu egongo zara nire menpe, nire esanetara. Nire desioen bitartez zureak egi bihurtuko ditut.
 
Burua mugitu duzu, urduri eta bero jartzen hasia zara jada. Zure aurrean belauniko jarri eta praken gainean hankartea ukituz hitz egiten jarraitu dut.

- Basatia izan behar zara. Zure mingain goxoarekin jada bustita dagoen alutxoa jaten ikusi nahi dut, zure hatza uzkian sartu... bidea egiteko. Motxilatik uzkia prestatzeko tramankulu goxo batzuk ekarri ditut. Erabiltzen jakingo al duzu?
  Buruarekin baietz esan didazu eta begiak ireki dituzu. Zure aurrean nago, zutik, erdi biluzik maskara zuriz eta lentzeria gorriz erdi estalita.

  Zutik jartzeko eskatu dizut. Poliki-poliki kamiseta kendu dizut eta prakak jaitsi, zure aurrean belaunikatu naiz eta jada gogor-gogorra dagoen zakila jaten hasi naiz. Soinu gorrak bota dituzu eta burua eskuekin hartu didazu erritmoa markatuz.





  Gorantz begiratu eta zakila ezpainen aurrean dudala zera esan dizut.
- Zure putatxoa naiz gaur, badakizu zer nahi dudan. Ispilua, atzetik bidea irekitzeko behar dugun guztia daukagu, orain, nahi duzun moduan egin ezazu kabroia.

  Muxuka hasi gara eta ohearen gainean etzan egin nauzu beherantz begira. Hatzekin zer edo zer idatzi duzu nire bizkarraren gainean eta ipurdia gorantz igotzeko agindu didazu.

  Plug motz eta potoloa duzu esku artean, eta ohean beste plug fin eta luzeago bat...


Lizar

4 comentários:

Jon disse...

Uuuf... a ze egoera beroa.
Ta a ze nolako zortea duen jatetxe horretan Lizarren eskuetan dagoen hori...

Lizar disse...

Goiko idatzia paper batean pertsona bati irakurtzeko proposamena da. Duela hilabete batzuk Beñatekin bildu behar nintzen etxean bazkaltzen. Azkenean ez ginen elkartu eta orduz geroztik ez gara lotu.

Berezko egoera hau zen beraz: Asteazken horretan musikaz lagunduriko bazkari goxoa prestatu behar nuen. Bazkariaren ondoren buruan nuen amets bat irakurri nahi nion. Egongelako sofan eseri behar nuen, begiak tapatu eta goian duzuen kondaira kontatu. Idatzian agertzen diren objektuak egongelako mahaitxoaren gainean jarri eta hauek istorioan agertzen ziren bitartean eskuekin hartzeko emango nizkion... gerturatuko nintzen, hitz batzuk belarrira xuxurlatu.... baina bera ukitu gabe, istorioa bere azalean irudimenaz senti zezan, istorioa bera aurrerago egoera antzekoan egi bihurtzeko...

Lizar disse...

Goiko idatzia paper batean pertsona bati irakurtzeko proposamena da. Duela hilabete batzuk Beñatekin bildu behar nintzen etxean bazkaltzen. Azkenean ez ginen elkartu eta orduz geroztik ez gara lotu.

Berezko egoera hau zen beraz: Asteazken horretan musikaz lagunduriko bazkari goxoa prestatu behar nuen. Bazkariaren ondoren buruan nuen amets bat irakurri nahi nion. Egongelako sofan eseri behar nuen, begiak tapatu eta goian duzuen kondaira kontatu. Idatzian agertzen diren objektuak egongelako mahaitxoaren gainean jarri eta hauek istorioan agertzen ziren bitartean eskuekin hartzeko emango nizkion... gerturatuko nintzen, hitz batzuk belarrira xuxurlatu.... baina bera ukitu gabe, istorioa bere azalean irudimenaz senti zezan, istorioa bera aurrerago egoera antzekoan egi bihurtzeko...

Eñaut disse...

Joe... gustatuko litzaidake niri ere egoera horretan egotea eta halako gonbiteak jasotzea. Tira, Lizar, gogotsu utzi gaituzu. Ea laster Beñat gonbidatzen duzun bazkaltzera edota dena delakora...