20/03/2012

pasartea

Zoruan etzanarazten nauzu
guztiz biluzturik nago
eta zu, nire inguruan,
dantza egiten duzu
arropa erantzi bitartean,
zakila gogortzen zait
egarri naiz zutaz
orduan xuxurlatzen didazu:

- nire aulkia bihurtuko zaitut!

eta zakila eskuekin tinko mantentzeko
eskatzen didazu, gorantz begira




eta orduan esertzen hasten zara
zure aulki berrian
presarik gabe,
alua jartzen didazu zakilaren puntan
eta aurrera eta atzera mugitzen zara
intzirien artean,
eta nahi duzun unean
esertzen zara guztiz,
eta nire zakila hondoratzen da
zure alu bustian
eta zure ipurmasailek jotzen dute
nire aldaken gainean,
eta zure bizkar ederra
ikusten dut hemendik...

eta sorpresa berri bat prestatu duzu niretzat:
ez zara mugitzen,
ni gogotsu nago,
zure mugimenduen zain,
irrikan,
baina zuk
nobela bat hartu duzu eskuetan,
nobela erotikoa,
elkartu ginen azken aldian oparitu nizuna,
azal arrosa duena, bai,
eta irakurtzen hasi zara,
presarik gabe,
nire desira areagotu nahian,
eta esaten didazu:

- gutxien espero duzunean,
gustukoa dudan pasarteren batekin batera
mugitzen hasiko naiz,
eta zu nire barnean korritzen utziko zaitut... nik nahi dudan unean....

Eta ni zain nago,
sufrimendu eder honetan murgildurik,
pasarte horren zain...

Sem comentários: