22/11/2007

Gure horietako beste topaketa batean izan zen. Zure mezua jaso nuenean, bertan, ene izerdia dastatzeko gogoak zenituela esan zenidan. Argiago ezin zinen izan. Non elkartuko gara? Galdetu nizun. Baserrian zer deritzozu? Gure hiriburuen arteko dagoen paraje batean zegoen baserri abandonatu bat ezagutzen zenuen. Behin hara eraman genuen. Eta nik ere, jadanik, bidea ikasia nuen. Ados, esan nizun, baserrian. Hara ailegatu nintzenean zu han zeunden jadanik. Aldi horretan zuretzako jantzia nintzen ni. Ene ipurdia markatzen duten praka bakeroak, ene bularpuntak markatzen dituen kamiseta, gustatzen zaizun jertse beltza, kirol zapatillak eta, azpitik... Atea ireki zenuen eta xarma berezia duen ganbarara eraman ninduzun. Zure janzkerak ere liluratu ninduen. Soineko gorria zeneraman jantzita. Bota altuak, media gorriak... Eskailerak nire aurrean hasi zinen igotzen, eta soinekoak oparitzen zizkidan zure gorputzaren mugimenduez goxatu nuen. Zure ipurmasailak ene aurrean nola mugitzen ziren, zure sorbalden erakargarritasuna, zure azalaren usaina... Ene hankarteak praka bakerotik atera nahi zuen. Ganbarara iritsi bezain pronto zu izan zinen nire hankartearen askatzailea. Nigana hurbildu zinen eta brageta jaitsi orduko ohartu zinen kaltzontzilorik ez neramala. Aho bete hortz geratu zinen. Gerrarako prest nengoela ulertu zenuen eta hori gustatzen zaizula badakit. Ene zakil gogorturik bragetatik kanpo gelditu zen eta zure eskuekin laztandu zenuen. Baina ez zen hori egin nahi zenuen jolasa. Praka jaitsi zenidan eta jertsea kendu zenidan. Kamiseta berdearekin soil-soilik gelditu nintzen jantzita zure aurrean. Soinekoa erantzi zenuen. Orduan nik ikusi nuen bularretakorik ez zenuela eramaten. Eta horrela geratu zinen nire aurrean, kulero gorri txiki horiekin, bota altuekin eta rejadun media gorriekin. Leihora hurbildu zinen. Leku hartara ez zen jende asko hurbiltzen, baina han kokatuta bazenekien norbait ikusteko aukerarik bazegoela. Leihoan eseri zinen. Eta ni zuregana hurbildu nintzen. Gogor-gogor nengoen jadanik. Leihoan zeundela, zure ipurmasailak nire eskuekin hartu nituen eta kuleroek markatzen zituzten mugak mingainarekin hasi nintzen zeharkatzen. Hortik pixka bat gorago igo nintzen eta zure titiburuetan izan nuen geltoki. Bertan eman nituen minutu luzeak, zure plazerezko oihuak entzuten nituen bitartean. Hortik berriro behera abiatu nintzen. Baina oraingo honetan kuleroak kendu nizkizun. Mihia zure izter batetik bestera eraman nuen, zure alua, gainetik, ukituz. Mugimendua aldi batzuk errepikatu nuen, zu erotzen zinela ohartzen nintzen bitartean. Orduan, espero ez zenuen unean alutxoaren erdira eraman nuen mihia. Hasieran gainetik musukatu nizun. Ipurzulotik klitoriarantz dagoen bidea eginez. Gero zure zukua dastatu nahi izan nuen. Ordurako ene mihia busti bustia zegoen zutaz. Eta kobazulo goxo horretan sartu nizun. Aurrera eta atzera eginez. Eta hor izan zintudan, zure espasmoek ene helburua lortua nuela esan zidaten arte. Orain zuri tokatzen zaizu, esan zenidan. Baina ez neukan inongo asmorik ene kokapena uzteko. Ezetz, esan nizun, oraindik ez dut zurekin bukatu. Neskek abantaila batzuk dituzue, orgasmo bat baino gehiago izan dezakezuela, esaterako, eta abantail horiek aprobetxatu beharko ditugu... Orduan belaunikatu nintzen. Zure botek markatu zidaten bidea. Gora begiratu nuen eta, berriro ere, alutxoan sartu nizun nire mingaina. Baina hortik pixka bat gorago igo nintzen, eta zure klitorian miazkada txikiak ematen hasi nintzen, ene eskuek zure bularrak ferekatzen zituzten bitartean. Noizean behin berriro alutxoaren sakontasunean murgiltzen nuen mihia, baina laster igotzen nintzen eta ene helburu eder txiki horretaraino igotzen nintzen. Zure oihuek nire bigarren helburua lortua nuela esan zidaten arte. Orain bai nire txanda dela kabroi halakoa! Esan zenidan barrezka. Leihotik jaitsi zinen eta botak kendu behar zenituen unean, ez kentzeko eskatu nizun. Ez zenituen kendu eta ene zakila zure esku biekin hartu zenuen. Orduan, ahoan sartu zenuen, hondoraino, eta mugimendu motelekin zure ahoak ene zakila dastatzen hasi zen, gora eta behera, gora eta behera. Isurtzeko zorian nengoelarik, zure esku bat nabaritu nuen ene atzeko partea laztantzen, ene zulo txikiaren inguruan jolasten, ba... ba... no..a, esan nizun. Eta zure ahoak jaso zuen nire zukua. Dastatu zenuen eta zure mingainarekin ene zakila astiro lastanduz abandonatu zenuen ene hankartea... Baserriek inspiratzen gaituztela erabaki genuen...