
Ene aztarnak utzi nizkizun idatzita. Eta zure galderei erantzutea saiatu nintzen. Nora? Noiz? Non? Nik ere argitu nahi nituen galderak ziren...

Zure tanga morerantz eramango nauen bidea izenburuetan xuxurlatu nizun. Eta zure adostasunaren zain biluztu nintzen gauero...

Ongi deritzozu orduan? Esan nizun. Eta paseo berria kolpatzen duten olatuak izango bagina bezala larrua jo egin genuen.

Larrua jo. Benetan gustura. Idatzirik utzi nizkizun arrastoa ongi deszifratu zenuelako...
3 comentários:
C.S.I.?
Eeeeez... Argibideak zure korreoan
Argi eta garbi.
Enviar um comentário