12/09/2007



Mirandaren hitzak gorde nituen desiren antzokiko kamerinoetan. Ispiluan ikusten ditudan irudiak dira. Ezpain haragitsuak, forma borobilak, bihurgune arriskutsuak, lentzeria beltzaren dotorezia...

eta imajinatzen dut: mediak astiro astiro nire aurrean kentzen dituela, titiburuak nire ezpainen gainean kokatzen dituela, hitz obszenoak belarrira xuxurlatzen dizkidala, bere atzamarrek nire ipurdia zeharkatzen dutela, ligeroa kendu gabe kuleroak kentzen dizkiodala eta nire desioen epizentroan mihia murgiltzen dudala...

Miranda, pantailaren kartzelatik ihes egingo duen emakumea dela amets egiten dut, gurekin irri egingo duen emakumea dela, lentzeria gorputzaren beste atal bat dela erakutsiko digun streeper dela, gure desiren antzokian larrua jotzen irakatsiko digun emakumea dela...

Desirak infinituak dira...

1 comentário:

Anónimo disse...

Duela gutxi film hori ikusteko aukera izan nuen nik ere. Egia esanda film bezala ez da beste munduko deus, baina egia esan, erotismoaren aldetik izugarri gustatu zitzaidan...