12/08/2008

Arearen gainean

Egunero pasatzen zara nire aurretik, nire gorputza eguzkitan dagoen unean, goizeko lehen orduan. Lehen egunean zure begiradan jarri nuen arreta, niri begira baitzeunden. Bigarren egunean bikinia aldatu zenuen eta beste bat estuagoa eta txikiagoa zeneraman. Nitaz hurbilago pasa zinen. Zerbait zeneraman eskuetan, erloju bat-edo. Eta arearen gainean erortzen utzi zenuen, nire aurrean. Niri bizkarra emanez erlojua hartzeko makurtu zinen, eta irudi ezin erotikoago horrekin altxarazi zenidan zakila. Zu altxatu zinenean, begiratu zenidan eta nire bainu-jantziak ezkutatu ezin zuen hankarte handitua ikusi zenuen. Barre egin zenuen eta joan zinen. Nik zure gorputz ederraren ikuspena jarraitu nuen eta zure irribarrea nire hankarteari lotua imajinatu nuen. Oraindik eta gogorrago jarri nintzen. Hurrengo goizean elkar ikusteko eta irribarre bat baino gehiago elkar konpartitzeko esperantzarekin...


1 comentário:

agustin.castaneda.valencia@gmail.com disse...

Desde luego a quien no le gustan este tipo de cuerpos en la playa. La sensualidad al poder Sexshop