31/10/2008

laguntasun arriskutsuak

Lagunak ginen aspalditik. Zure mutilarekin utzi zenuenean deitu zenidan. Eta afaltzen egon ginen. Zu benetan triste, ni benetan animatu nahian. Eta bakarrik lo egin nahi ez zenuen esan zenidan eta zure etxeraino lagundu zintudan. Eta zurekin lo egiteko eskatu zenidan eta zure etxera igo nintzen. Zure malkoak garratzak ziren. Benetakoak. Eta ni, lagundu nahian nengoen, baina desiraz hiltzen nintzen. Desiraz zugatik. Eta ohe bakarra zegoen zure etxean. Eta biok han lo egin behar genuen. Eta okerrena zen jakitea zu ere beste momentu batean desiratu ninduzula, baina orain, argi zegoen, momentua ez zela. Eta biluztu ginen aurrez aurre. Eta zu , nire aurrean, bularretakoan eta tangan ikustean ezin beroago jarri nintzen. Benetan esfortzu handia egin behar izan nuen erekzioa kontrolatzeko. Eta kontrolatu nuen, maindireen azpian sartu arte, behintzat. Ni berehala sartu nintzen ohean eta orduan libre utzi nion nire hankarteari. Eta handitu zen. Ez dakizu nola! Eta bitartean zu oraindik komunera joan zinen. Tangan. Eta ezin nuen ebitatu eta zure kurbak, zure ipurmasailak, zure hankak, desiraz begiratu nituen. Nik soilik lagundu nahi zintudan. Baina nire gorputzak desiraz kargaturik zegoen. Eta elkarrekin lo egin genuen, beste deus egin gabe. Eta nik, zure azala sentitu nuen. Eta ziur nago zu, mugitu zinenean, nire erekzioaz ohartu zinela. Irri txiki bat nabaritu zuen zure ezpainetan eta gutxienez negarrez ez zeunden eta horrek asko poztu ninduen. Zu lokartu zinen baina ni, lokartu ezinean nenbilen. Guztiz aztoraturik zure ondoan. Guztiz beroturik. Eta diskrezio osoz, zu lotan zeundenean, maindireen azpian sartu nuen burua eta zure kurbak eta zure ipurmasailen artean sartzen zen tanga behatuz masturbatu nintzen. Poliki, astiro, nire eskua ia ia mugitu gabe, zu molestatu gabe. Laguntasun eta desira artean dauden mugak errespetatu nahian. Eta soilik horrela baldin bada ere, beste gau bat egongo nintzateke zure ondoan...

3 comentários:

Anónimo disse...

Horrelako lagunak nahi nituzke nik... baina nik ez zintuzket bakarrik korritzen utziko

*Nahia* disse...

ziur berak ere zurekin amestu zuela.....

Kabaretari disse...

ederra da horrela pentsatzea. Eta arrazoi duzu, oso posiblea da berak ere nirekin amestea... baina beti geratzen da zalantza, lotsa, beldurra...