28/10/2008

Mendeku goxoa

Kanpoan asteburu bat elkarrekin egoteko gonbidatu zintudan. Nora? Galdetu zenidan. Baina nik ez nizun ezer esan. Sorpresa zela, besterik ez. Interneten aurkitu nuen lekua. Hotel erotiko bat zen. Agian urrun, agian garestia, baina nire mendekua burutzeko leku aproposa zela bururatu zitzaizun eta, azken finean, ziur nengoen zuri ere gustatuko zitzaizula...
Bidaia gustura egin genuen. Eta kotxean ordu batzuk igaro ondoren, gasolindegi batean gelditu eta begiak estali behar nizkizula esan nizun. Harrituta begiratu zenidan. Ez zenuen espero, ezta? Esan nizun. Ba, bai, hara eramatea nahi baduzu begiak estali behar dizkizut. Baina non den hara? Ah! Ezin dizut ezer esan.
Begiak estali nizkizun eta berriro martxan jarri ginen. Hotela berezia zen. Guztiz diskretoa. Dena txartelekin ordaintzen zen eta ez ginen inorekin topo egiten.
Horrela, gelaraino begiak estalita iritsi zinen. Gelan, begietako zapia kendu gabe, musukatzen hasi ginen eta, poliki poliki zure arropa eranzten hasi nintzen. Guztiz larrugorritan geratu zinen arte. Eta ni oraindik jantzirik nengoen.
Zuk ezin zenuen gela ikusi. Soto baten itxura zeukan. Eta gelaren erdian, interneten irakurri nuen moduan, nire jolasa egiteko, nire mendekua burutzeko tramankulu berezi bat zegoen.
Haraino gidatu zintudan eta bizkarra makurtzeko eskatu nizun. Zuk obeditu eta gelaren erdian makurtu zinen bizkarra. Besoetatik heldu nizun eta, tramankuluan, lotu nizkizun eskuak. Soilik orduan kendu nizun begietako zapia. Baina une horretarako ezin zinen mugitu. Inolaz ere.
Ni, zure atzean jarri nintzen. Zuk ezin zenuen ikusi han atzean egiten nuena eta hori gustatzen zitzaizula ongi nekien...
Zu konturatu gabe biluztu nintzen ni ere eta zure bizkarrera eraman nuen nire mihia. Lepoan hasi nintzen eta hortik behera, listuaz busti nuen zure bizkarezurrak markatzen zitzaidan ibilbidea.
Morbo izugarria ematen zidan zu horrela ikustea. Eta horrela zure ipurdiraino iritsi zen nire mihia. Ipurmasailen artean hondoratu nuen eta zure aluan sartu. Heze zegoela konprobatu nuen. Guztiz. Eta mihiarekin barrura eta kanpora egiten egon nintzen tarte batez, zure plazerezko oihuak entzun bitartean.
Handik berriro gora, eta zure ipurtzuloa laztantzen hasi zen nire mihia... Eta han jarraitu nuen, ez dakit zenbat denbora, zure "ezdakitzenbatorgasmo" nabaritu arte.
Orduan altxatu nintzen eta zure atzean zutik jarri nintzen. Aldakatik hartu zintudan eta zakila barruraino sartu nizun. Egia esan, nire zakilak irrits egin zuen zure alu bustian, zure alu hezean. Eta zure atzean, zure aldakari helduta bultzatu nuen eta sartu nizun zakila, korritu nintzen arte...
Soilik orduan askatu nizkizun eskuak. Altxatu zinen, buelta eman zenuen, nire ezpainak musukatu eta esan zenidan:
- lotu nazazu berriro eta egidazu mila aldiz!

3 comentários:

Anónimo disse...

mmmmmmm, zer gozatua!

*Nahia* disse...

ongi ginake mendeku guztiak halakoak balira......

Anónimo disse...

bai, egileak esan bezala "mendeku goxoa"