23/07/2008

erre

Azken tabernan ikusi zaitut eta gure begiradak berehala korapilatu dira. Erakartzen nauzu eta badakizu. Garagardoa hartu eta zuregana hurbildu naiz. Urduri samar nago baina egin behar dut. Musika altua dago eta zurekin hitz egiteko zure belarrira asko hurbildu behar izan dut. Hurbilpen horretan, zure titien taktoa nabaritu dut nire besoan. Eta zeharka, liluratzen nauen zure bularralde ederra begiratu dut. Nirekin jolasten hasi zara. Zure ezpainen mugimenduetan irakur dezaket zure jolasteko gogoa. Berezia da dena. Eta zure ezpainak nire ezpainen gainean paratu dira. Tente jarri zaizkit gorputzeko ile guztiak. Baita gorputzeko beste atalaren bat ere. Baina, zure erlojoko alarmak jo du eta alde egin behar duzula esan didazu. Eta ohartu naizenerako desagertu zara.
Garagardoa hustu eta etxerako bidea hartu dut. Ametsen munduan erre dut zurekiko energia hori guztia. Eta ametsen munduan irudikatu zaitut; zure irribarrea, zure biribilguneak, zure bularrak, zure aldakak, zure ezpainak nire ezpainetan... eta zurekiko desira erre dut sofaren gainen...



2 comentários:

*Nahia* disse...

ai....... papertxo bat jartzea ere... orain sofa garbitzen nahiko lan izango duzu...

Kabaretari disse...

egia da bai, hurrengo batean paperarekin hobe! (je, je...)