30/07/2008

Leihoan

Dutxatik atera naiz biluzik eta egiten duen bero honekin etxean horrela geratu naiz. Ez nago ohituta. Ez gaude ohituta. Eta nire biluztasuna berotasuna ere bihurtu da. Hankartea handitu zait justo leihoaren beste aldean zure begirada ikusi dudanean. Aurreko leihotik niri begira zaude. Nire hankarte handituari. Nire biluztasunari. Leiho parean geratu naiz eta zu ere ez zara mugitu zure lekutik. Irri egin duzu. Nik zakila hartu eta masturbatzen hasi naiz. Zuretzat. Aurreko egunean baineran eskaini zenidan ikuskizunagatik. Eta han jarraitu duzu nire zukuarekin kristala zikindu dudan arte. Irri egin dugu biok.


Sem comentários: