28/07/2008

Loturak

Lotu zaitut. Zuri gustatzen zaizun moduan. Eta ezin zara mugitu. Besoak ez behintzat. Eta makurtzeko agindu dizut. Ikusi nahi zaitudalako. Eta ni ere biluzik nagoela zure inguruan paseatzen naiz. Eta zure gorputzaz disfrutatzen dut. Zuk ezin nauzu ukitu. Ez oraindik behintzat. Eta ez ikusteko agindu dizut. Zure atzean makurtu naiz. Eta nire mingainarekin miazkatu dizkizut oinak. Handik astiro igo naiz. Nire mingaina zure azaletik kendu gabe. Eta zure ipurmasailetan gelditu naiz. Duna berezi horietan motel mugitu dut mihia, nire eskuek ipurmasailak bereizten dituzten bitartean. Eta deitzen nauen zulora hurbildu naiz poliki-poliki. Eta ongi bereizitako ipurmasailen artean jarri dut mihia. Eta zure zulotxoa milakatuz atera dizkizut zure lehenengo auhenak. Plazerrez oihu egiten duzu. Jarraitzeko erregutzen didazu. Orduan, mihia kendu eta lubrikante zabaldu dut zure ipurzuloan, nire hatz bat sartuz. Eta hatzarekin dantza lizuna egin dut zure barruan. Zure ahoari plazerezko listua dariola ikusi dut. Hatza atera eta nire zakilaren punta jarri dut zulotxoaren sarreran. Eta han gelditu naiz, mugitu gabe, zuk "bultza, kabroi halakoa!" oihukatu didazun arte. Orduan bultzatu dut eta zakil erdia hondoratu dizut ipurdian. Sartu eta atera egiten dut. Xuabe hasieran. Gogorrago gero. Eta zakila hondoraino sartu dizut. Eta nire barrabilek kolpatu dute zure aluaren sarreran. Bultza! Ez gelditu! Jarraitu duzu oihukatzen. Eta nik bultzatzen jarraitu dut, ongi estutzen nauen zulo horren barnean. Han badakizu harrapaturik nauzula. Ezin dut ihes egin. Eta bultza eta bultza jarraitu dut, zure listuak korritu egin zarela adierazi didan arte, eta nik neuk zure atzeko sarrera eder horretan isuri naizen arte...

Sem comentários: