...Haizea freskoa, baina ni, gero eta beroagoa. Izterrak izerditan blai ditut eta kuleroak bustitzen ari naiz, (bi zentzutan busti ere). Ez dut uste honaino inor etorriko denik eta, dena den, norbait etortzekotan nire gorputzaren, nire plazeraren ikuskizuna zergatik debekatu? Kuleroa guztiz eranztea erabaki dut eta nire hankak zeharkatuz, belaunetatik beherago erantzi dut. Biluz-biluzik geratu naizen arte, itsaso eta haizearen aurrean. Naturaz goxatuz...
...Naturako beste izaki basati bat bihurtu naiz. Larrugorritan inguru eder honetan eta nire gorputzaz goxatzeko prest nago. Hankak zabaldu ditut, nire aluan olatuei ongietorria eman beharko nieken moduan. Eta hankak zabal-zabalik ditudala eskuineko eskua eraman dut nire altxorraren hondartzara. Palmondoen gainean ferekak egiten hasi naiz, haizeak markatzen duen erritmoa jarraituz. Eta gero, astiro-astiro barrura sartu dut hatz bat, behetik gora. Eta hor goian gelditu naiz minutu batzuk, nire plazeraren botoiaren inguruan, orgasmoaren abordajera pasa aurretik. Arnasa sakon hartu eta nire laztanek eragin didate inoiz izan dudan orgasmorik naturalena, goxoena, ederrena... Nire gorputzak ongietorria eman dio udari... "
2 comentários:
itxura ona, bai. Hondartza, haizea, itzala... eta hatzak hor behean dantzan!
Ez da plan txarra gun hauetarako.... eguraldi bero honekin hondartza hori bilatzeari ekin beharko...
Enviar um comentário