23/07/2008

itzaletan

pertsiana jaitsi arren, zirrikitu ederra utzi duzu beheko partean, nire leihotik zure bainera ikusteko modukoa, hain zuzen ere. Bero dago eguna. Arratsaldeko ordu hauetan 35 grado inguru daudela entzun dut. Beraz, etxean egon behar. Liburu bat hartu dut eta leiho parean jarri naiz. Batzuetan hemendik ikusten zaitudalako eta horrek poza ematen dit. Bero dago eguna eta bero nago ni. Horregatik, atzoko jolasekin jarraitzeko asmoarekin, esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak da hartu dudan liburua. Literotura bildumakoa. Eta egia esan, esku bakarrarekin irakurtzekoa da. Bat-batean komunera sartzen ikusi zaitut. Zure hankak, zure aldaka ederrak eta zure sabela ikusten ditut pertsianako zirrikitutik. Kamiseta erantzi duzula iruditu zait. Zerbait erori delako lurrera. Gero, zure prakaren botoia askatu duzu eta erantzi bitartean zure aldaken biluztasuna oparitu didazu. Motel-motel erantzi duzu praka bakeroa. Tangan zaude eta ni bero-bero nauzu. Buelta eman duzu eta tanga ere erantzi duzu, ipurmasail eder-ederrak erakutsiz. Bainera beteta omen daukazu eta barrura sartu zara. Bero honekin ur freskoa dela pentsatzen dut, baita ze gustura egonen zaren ere. Badirudi badakizula ni hemen nagoela. Hasieran baineran etzan zarelako, baina gero, lau hankatan kokatu eta zure gorputz ederraren ikuspena eskaini didazu. Bai, zure hankak ezin ditut ikusi, baina bai zure bizkarra, zure sorbalda, uretara begiratzen duten zure bularrak, zure aldakak, ipurmasailak...
...eta nire hankartea sumendi bat bezala! Liburu utzi dut, nire prakaren botoia askatu eta galtzontzilo eta praka belaunetaraino jaitsi ditut. Eskuineko eskuarekin barrabilak laztantzen hasi naiz, ezkerrekoarekin hankartea hartu eta astintzen hasi naiz. Xuabeago hasieran, azkarrago gero. Eta zure gorputzaren opariarekin isuri egin naiz bainera horretan elkarrekin egoteko esperantzarekin...

Sem comentários: