15/11/2008

Ihintzaren txanda


Ikerri ez zioten ezer esan. Eta egunen batean rolak aldatu ziren. Ihintzaren gurasoen etxean zeuden. Gurasorik gabe, jakina. Eta Ainara armairutik begira zegoen...

Ikerren aurpegian harridura ikus zitekeen. Azken bi astetan bi neska ezberdinek berarekin larrua jo nahi zuten (edo halako zerbait). Horretaz ohartu zen Ihintzaren etxera iritsi zirenean. Baina kasu honetan ezberdina izan zen.
Ihintza gelako sofa batean biluzten hasi zenean, beraren gainean kokatu zen Iker.
Lurrean belaunikatu, kuleroa erantzi eta hankak ireki zizkion Ihintzari.
Ihintza, erreazionatzeko astirik izan gabe, harriturik begiratu zion mutilari. Baina laster, harridurak plazerari eman zion bidea.
Ikerrek ongi ikasita zeukan lezioa. Beraz, mihiarekin Ihintzaren altxor hezea laztantzeaz gain, hatzekin atzeko partean jolasten ere egon zen.
Baina sofatik altxarazi zuen Ihintza eta ohera eraman. Ohean etzanarazi eta guztiz biluztu zuen. Neska bero-bero zegoela oharturik, hankak zabaldu zizkion eta bere zakilak irrits egin zuen neskaren alu labangarrian. Ihintzaren aldakari heldu zion eskuekin eta bere gerriarekin bultzatzen hasi zen.
Bitartean, Ihintzak eskuak jarri zituen Ikerren ipurmasailen gainean eta mugimendu horietan laguntzen zion. Gustura gustura zeuden biak. Orduan, Ihintzak hankak altxatu eta mutilaren sorbalden gainean jarri zituen. Horrela gehiago nabaritzen zuen mutilaren zakila bere barrualdean.
Mutilari hau gustatu zitzaion eta hori nabaritu zen, bultzada horietako batean isuri baitzen.
Ihintza berarekin batera isuri eta esan zion:
- oraingo honetan 55 segundo baino askoz gehiago iraun duzu, e?
Ikerrek ez zuen ulertu, bai ordea, armairu barruan bere alua laztantzen zuen Ainarak...

Sem comentários: