04/11/2008

Hurbiltzen zarenean...


Ohean nagoela eta zure maltzur aurpegian hurbiltzen zarenean, badakizu nola jartzen naizen eta nola gustatzen zaidan. Maindireak alboratzen dituzu eta galtzontzilotan uzten nauzu ohearen gainean. Zu, zutik ohearen ondoan, arropa eranzten hasten zara eta kulerotan geratzen zara. Nire galtzontziloaren azpian handitu denari begira irri egiten duzu eta nire gainera etortzen zara. Lentzeria kendu gabe gure sexuak igurzten dira, koitoa egiten egongo bagina bezala. Eta hezetasuna nabaritzen dut zure kuleroa bustitzen. Erantzi nahi dizut kuleroa baina ez didazu uzten. Zuk ordea bai kentzen didazula galtzontziloa eta guztiz larrugorritan geratzen naiz zure begien aurrean. Orduan, astiro, zuk zeuk eranzten duzu kuleroa eta zure alua nire zakilaren gainean jartzen duzu eta berriro ere igurzten hasten gara, baina sartu gabe. Bitartean gure eskuak leku guztietan daude, bizkarrean, sabelan, ipurdian... gure mihiak, ordea, belarrietan, ezpainetan, lepoetan, besoetan...
zure plazerezko oihuek esaten didate korritzen hasi zarela, hain justu nire zukua zure sabelaren gainean botatzen dudanean...

2 comentários:

Anónimo disse...

Horren hurbil izanda.... zaila litzateke ez egotea eztanda....

Kabaretari disse...

je, je... oso ona... ziur egongo dela eztanda, nahiz eta egon etzanda.