19/11/2008

Imajinazioa garatuz...

Eserita zeunden nire aurrean. Eta zure gonaren gainean ikusten zen tanga beltza ikustea ezin izan dut ebitatu. Are gehiago, esango nuke hor jarri zarela nik ikusteko. Berriro zure tanga beltza. Eta hari fina horren arrastoa zure ipurmasailen artean nola galduko den imajinatu dut. Eta soilik goiko partea ikusi bazaitut ere nire irudimena lanean hasi da modu ikaragarrian.
Eta hari horrekin nola jolastuko genuke imajinatu dut. Nola mugituko nuke zure azala laztantzen dudan bitartean. Nola erantziko zenuke zuk, astiro-astiro nire aurrean...
Bai, zure tanga beltzak nire irudimena astindu du gaur goizean. Gauean zer astinduko duen ez dizut esan behar...

Sem comentários: