20/11/2008

Udazkenaz goxatu

Udazkenaren freskotasuna gustukoa dut. Edredoi azpian gaude biok. Ohe goxo batean. Jolasten egon gara gaur arratsaldean. Fantasiak, ipuinak eta abar luze bat elkarri kontatzen. Gero ohean jarraitu dugu, musika entzuten, irakurtzen... ilundu den arte. Bat-batean edredoitik atera zara eta gelan mugitu zara. Nik zure mugimendu ederrak jarraitu ditut. Ederra zaude. Ez dakit zergatik baina edredoitik ateratzeko tanga jantzi duzu. Agian probokatu nahian. Agian konturatu gabe, zerbait mekanikoa izan da. Dena den gustatu zait beste behin zure gorputz ederra behatzea. Argi goxoa ematen duen lanpara piztu duzu. Ez zela pizten esan didazu, eta hor egon zara tarte bat, zure gorputzaren ikuspena eskainiz. Ohera itzuli zarenean, despistatuarena egiten, ukitu didazu hankartea. Irri egin duzu. Gogorra nago. Bazenekien. Eta hozkirri bat sentitu dut zure eskuaren leuntasuna nabaritzean. Nire eskua eraman dut zure tangaren gainera. Hezea zegoela iruditu zait. Mmmmm, pentsatu dugu biok, udazkenaz goxatzeko modurik hoberena! Eta edredoiaren azpian murgildu gara gure gorputzak. Eta basatiki egin dugu amodioa...

1 comentário:

Idatzi disse...

Udaberriak, udak, neguak eta udazkenak berak ere oso xarma espeziala gordetzen dute... euretaz goxatzen jakin behar da eta ematen diguten guztiaz baliatu.