16/11/2008

Balkoian jolasean... (zure txanda)


Guztiz lokarturik nengoela zerbait sumatu nuen bizkarrean. Ahoz behera etzanda nengoen eta besoak ipurdi parean neuzkan. Orduan ohartu nintzen eskuak fularrarekin lotuta nituela. Bera nire atzean zegoen eta zeharka ikusi ahal izan nuen oraindik mediak zeramatzala baina bestela, biluzik zegoela.

Eskuak lotu zizkidanean ohean ahoz gora etzanarazi ninduen eta ulertu nuen bere mendekuaren unea zela.

Komunetik depilatzeko erabiltzen zuen argizaria zekarrela ikusi nuen. Eta jadanik zutiturik zegoen zakil gogorra laztandu ondoren argizaria zabaltzen hasi zen. Aurrena barrabiletan jarri zidan. Hurrengoa zakilaren inguru guztian. Eta jarri ondoren, jakina, kentzen hasi zen. Sentsazio arraroa iruditu zitzaidan. Alde batetik min pixka bat ematen zidan, baina bestetik plazera. Horrela, ordu laurden batean afeitatu zuen nire beheko partea eta gero, olio moduko bat zabaldu zidan xuabe-xuabe eskuekin…

Ni guztiz beroturik nengoen, baina bere jolasa ez zen han bukatzen. Ohe ertzean eserarazi ninduen eta aulki bat jarri zuen nire aurrean. Nik eskuak askatzeko ahaleginak egin nituen baina berak ezetz egin zidan buruaz.

Aulkian eseri zen, nire aurrean. Hankak zabaldu eta bere aluaren inguruan argizaria jartzen hasi zen. Orduan, bera ere, argizaria kentzen hasi zen niri begira zegoen bitartean. Bere alua ilerik gabe utzi arte.

Bera ere olioa zabaldu zuen bere aluaren inguruan, eta operazio horretan zegoelarik, noizean behin, eskuak sartzen zituen zulotxoaren barruan, nire berotasuna areagotuz.

Berriro ohean etzanarazi ninduen, ahoz gora. Eta bere alu biluzia nire ahoaren gainean eseri zuen, bere ahoa nire zakila irentsi bitartean. 69 ederra osatu genuen. Benetan gogotsu jan nion alu biluzia, sentsazio berriak sentituz, bere ahoak izarretaraino eramaten ninduen bitartean. Nik horrela bukatu nahi nuen, bere ahoan, baina bera ohartu zen korritzera nindoala eta altxatu zen.

- Lasai, oraindik ez dut zurekin bukatu- esan zidan.

Ohean lau hankatan jartzeko agindu zidan eta horrela egin nuen. Nire atzean jarri zen eta zaplastako xuabe bat eman zidan ipurmasailetan. Atzera begiratu nuen, baina burua ohearen mailara makurtzeko agindu zidan. Izterren artean sartu zitzaidan eskua eta nire barrabilak eta nire zakila laztantzen egon zen minutu batzuk.

Gero, bere mihia nabaritu nuen nire ipurmasailetan. Gora eta behera. Eta gutxien pentsatzen nuen unean nire ipurtzuloan nabaritu nuen. Potroetatik ipurtzuloraino egiten zuen bidea. Eta ni txoro-txoro eginda nengoen. Harria bezain gogorra.

- Eta orain plater gogorra- esan zidan.

Atzera begiratzeko baimena ez banuen ere zeharka begiratu nuen eta zakil-gerrikoa jartzen ari zela ikusi nuen. Itxura horrekin ederra zegoela bururatu zitzaidan. Baina nire ipurtzuloan silikonazko zakilaren punta nabaritzeak aterarazi ninduen pentsamendu horietatik. Lubrikantez betetako zakil faltsua astiro-astiro barneratzen hasi zen nire barrurantz. Gerritik hartu ninduen, noizean behin ipurmasailetan zaplastako xuabe horietakoak ematen zizkidan bitartean. Nik burua guztiz hondoratuta neukan ohearen gainean eta plazerezko listuaz bustitzen ari nintzen maindirea. Argi zegoen bera era gozatzen ari zela.

Barruraino sartu zitzaidan zakila eta horrela geratu zen une batez. Nik ezin nuen ezer egin, eskuak lotuta baineuzkan, baina berak bakarrik, bere eskuekin jolasten zuen. Eskuinekoa klitoriaren gainean zeukan. Ezkerrekoa bere ipurtzuloan.

Korritu zenean, nire ipurditik atera eta ahoz gora jarri zidan, ohe ertzean eserita. Nire aurrean belaunikatu eta bere aho goxoarekin nire zakila jaten hasi zen, barrabilak laztantzen zizkidan bitartean. Ez nuen luzaro iraun, eta berehala bere ahoan bota nuen nire zukua. Berak ahoa ireki zuen eta nire zukua nola irensten zuen erakutsi zidan, musu batean nire gorputzaren zaporea konpartitu bitartean…

Sem comentários: