27/04/2008

Udaberriko gau ikaragarri horietako bat egin du bart. Deitu nizun ea buelta bat eman nahi zenuen. Kotxea hartu eta zure bila joan nintzen. Hiri osoa ikusten den mendira hurbiltzeko proposatu zenidan eta hara abiatu ginen. Bidean gindoazela zure soinekoa altxatzen zenuela ohartu nintzen. Mmmmmm, pentsatu nuen, aspaldi ez nuela zure joku maltzurrez goxatzeko aukera. Beraz, kotxearen abiadura moteldu nuen eta zeharka begiratu nizun. Soinekoa gerritik gora zeneukan eta orduan ohartu nintzen soinekoaren azpian ez zeneramala deus, ez tangarik, ezta ilerik ere. Instant batean ikusi zintudan horrela, baina zure jokuarekin jarraituz, berehala gurutzatu zenituen hankak eta zure izter biluziak besterik ez nuen ikusten. Mendia igotzen hasi ginenean txoko lasai batean bilatu nuen eta topatu nuen lehenengoan gelditu nuen kotxea. Gau giro benetan ederra egiten zuen eta kotxetik atera ginen. Kanpoko belardian etzanarazi zenidan eta nire galtzaren botoia askatu eta kremailera jaitsi ondoren nire zakila hartu eta zure ahoan sartu zenuen. Erreakzionatzeko astirik eman gabe. Esku batekin nire barrabilak laztantzen zenizkidan eta zure mihiaren laztan goxoekin izarrak ikusten nituen, zentzu literarioan eta benetako zentzuan, noski. Horrela tartetxo bat egon ostean nire gainean jarri zinen. Soinekoa berriro altxatu (baina kendu gabe) eta zure eskuek zure kobazulo goxora gidatu zuten nire zakila. Soinekoaren gainean zure bularrak laztantzen hasi nintzen eta orduan ohartu nintzen bularretarorik ez zeneramala eta oraindik eta beroago jarri nintzen. Soinekoa zen zure jantzi bakarra eta soinekoa erantzi gabe ni zamalkatzen hasi zinen. Zure aldaka zirkuluak eginez mugitzen zenuen. Aldaka igo eta nire zakilaren punta sentitzen zenuen zure alutxo barnean. Hor, aldakarekin zirkuluak eginez sufriarazten zenidan eta nik ezin nuenean gehiago zure aldaka jaitsi eta zure ipurmasailen kolpe goxoa nire barrabiletan sentitzen nuen, ni zure titiak askatu gabe. Berriro altxa, aldaka-zirkuluak eta berriro jaitsi, zakila zure hondoraino sartuz. Zuk kontrolatzen zenuen egoera eta isuri zinenean nire zakila atera zenuen zure kobazulotik eta nire gainean (ni mugitu gabe) buelta eman zenuen eta zure alutxoa jarri zenuen nire aurpegi parean. Altxor hezea jaten hasi nintzen eta zure barruan plazerraren zaporeaz goxatu nuen. Zure ahoak nire zakila irentsi zuen. Osoa irentsi zenuen eta zakil osoa ahoan zenuela ez zenuen mugimendurik egin. Bakarrik mihia mugitzen zenuen, nire orgasmoaren etorrera atzeratuz baina nire plazerra luzatuz. Ez dakit zenbat denbora pasa genuen horrela, baina azkenean zure ahoaren goxotasunak isuri egiteko aukera eman zidan eta zure barruan deskargatu nuen nire zukua...
Gau giro ederra atzokoa, bai...

Sem comentários: