17/04/2008

Taberna batean ikusi nuen. Kuadrillako Laurak esana zidan mutil horrekin ni ohean ikustea gustatuko litzaiokela. Eta esaten zidan bakoitzean bere hitzek harritzen ninduten. Bai? Galdetzen nion. Bai, erantzuten zidan berak, zuk badakizu morboa ematen didazula... ba pentsa morbo ematen didan beste mutil batekin ikusten bazaitut! Eta hitz horiek lehen aldiz entzun nuenetik ezin izan nuen mutil horrekin oheratzeko ideia burutik kendu. Gustatzen hasia zitzaidan. Eta taberna hartan ikusi nuen, gaueko ordu txikietan. Eta une batez gure begiradak gurutzatu ziren.
Eta ni hurbildu nintzaion. Berak begiratu ninduen. Ez nekiena zen "ambiente"ko taberna batean geundela. Errazago izan zen dena horrela. Eta bat-batean bere ezpainak nire ezpainen gainean neukan. Eta berotzen hasi nintzen. Berak nabaritu zuen nire erekzioa eta eskutik hartuta komunera eraman ninduen. Komuna okupatuta zegoen. Agian norbait aurreratu zitzaigun eta "hemendik gertu bizi naiz" xuxurlatu zidan belarrira. Hipnotizaturik bezala jarraitu nion eta konturatu orduko bere etxeko egon gelan geunden. Biluztu ninduen. Biluztu zen. Biok geunden biluzik sofa gainean. Nire zakila hartu zuen eta nik berea. Nirea ez zen zakil gogor bat ikusten nuen lehen aldia zen eta liluraturik bezala nengoen. Sofatik jaitsi eta nire aurrean belaunikatu zen. Eta nire zakila jaten hasi zen. Gustatu zitzaidan. Izugarri ongi egiten zuen eta altxatzeko eskatu behar izan nion, bestela ez nuela asko aguantatuko. Eta sentsazio hori probatu nahi nuela pentsatu nuen. Sofan eserarazi nion eta ni belaunikatu nintzen. Eta zakil gogor hori ahoratu nuen. Sentsazioak nahastu ziren nire gorputzean eta gustura sentitu nintzen. Zakila jaten hasi nintzen eta, bat-batean ohartu nintzen nire opari gogor hura ez nuela askatu nahi. Bukaerara arte eraman nahi nuen. Eta jan eta jan aritu nintzen. Berak nire burua altxatzeko erregutu zidan, baina nik ezetz, ez nuen nahi, liluraturik bainengoen. Eta bukaerara arte eraman nuen. Eta bere espermaren zaporea nire aho-sabaian dastatu nuen. Eta dastatu dudan zukurik erotikoena iruditu zitzaidan. Putakumea!, esan zidan, ze ongi egiten duzun! Eta nire saria izango nuela agindu zidan. Sofatik jaitsi zen eta lau hankatan kokatuta bere eskuekin bere ipurmasailak ireki zituen. Hemen duzu nire kobazulo, sartu! Agindu zidan. Kondoia jarri eta mahai gainean zeukan lubrikatearekin busti nuen nire zakila. Burua lurreraino makurtu zuen, eta eskuekin gehiago ireki zituen ipurmasailak, nire zakilari bidea irekiz. Eta kobazulo estuan sartu nion nire zakila. Punta besterik ez hasieran, hondoraino gero. Eta bere plazer oihuekin oraindik gehiago berotu nintzen, eta bultzatzen hasi. Eta kobazulo estuak jaso zuen nire esperma beroa... Sofan etzan ginen biok. Eta Laura gurekin ez egoteak pena eman zidan. Hurrengo baterako, pentsatu nuen...

1 comentário:

Anónimo disse...

Hello. This post is likeable, and your blog is very interesting, congratulations :-). I will add in my blogroll =). If possible gives a last there on my blog, it is about the MP3 e MP4, I hope you enjoy. The address is http://mp3-mp4-brasil.blogspot.com. A hug.