16/04/2008

Neskatxak

Neskatxak, maite zaituztet
hamabortz urteko neska
—haur segailok, gazi-gezok.

Zuen begi-aintziretan
ezinbertzez gainbeteak
hondatzen naiz, itotzen naiz.

Neskatxak, zuek zarete
ezti gozo, esne, gari
ene gosete handian.

* * *

Bazabiltzan
ahizpa gazte bi dantzan
(zein eremutan, ahantz dut...)

Haien beso luze-luzeek
niri eresiz ziostaten
ziraun-poema samin bat.

Ur ezpondan biak zeuden
elkarri laztanka, maitez
bular zuriak ikara,

iztar guriak ihesi.
Sortu orduko urtzen zan
ene gogorapen oro.

Han, palmadoi orlegian
gogoan nerabiltzanak
ezin erranak dirade.

Han, palmadoi ferde hartan
erori ziran neskatxak
elkarren besoetara.

* * *

Non zan hori? Zer egun zan?
Ala dena gau-amets bat
izan ote da bakarrik?

Herriminez, ezin-minez
erdiratzen zait bihotza
arrats luzetik goizera,
lo-gabean.
Jon Mirande
Bihar osteguna da (edo gaur esan behar nuke),
eta zutaz oroitu naiz beste behin...

Sem comentários: