14/04/2008

Larunbatean elkartu ginen Alde Zaharrean.
Eta trago batzuk hartu ondoren
pentsio batera joatea erabaki genuen biok.
Matrimonio ohe handi handia zeukan gelak.
Eta ohearen albo batean ispilu handi bat.
Biluztu ginen poliki poliki
eta etzanarazi zenidan.
Ohean etzanda,
ispiluari begira jarraitu nituen zure mugimenduak.
Eta horrela eraman zenuen ahoa nire hankartera.
Eta zure buruaren mugimenduak nire hankartean
jarraitu nituen ispiluko irudi ederrean.
Gero, barre egin zenuen eta, lau hankatan belaunikaturik
ispiluaren aurrez aurre geratu zinen eta
etorri esan zenidan.
Ni altxatu nintzen eta zure atzean jarri nintzen.
Zure ipurmasailak laztandu ondoren
nire zakila zuzendu nuen zure kobazulo hezera
eta zure barruan sartu nintzen.
Titietatik heldu zintudan eta aurrera-atzera
mugimendu goxoekin hasi nintzen,
bion begiradak ispiluan elkartu zirelarik...

Sem comentários: