11/04/2008

Gorputz goxoa zuen.
Eta bere mutilari zer gustatzen zitzaion ongi zekien.
Etxetik paseatzen zen, soinean txandala besterik eramaten ez zuela.
Eta garbigailua jartzeko aitzakiarekin
arropa zikinaren saskiaren aurrean makurtzen zen,
bere kurba guztiak agerian utziz.
Eta ongi zekien mutila begira zegoela.
Mutilak ezin zuen desafioari ezetz esan.
Neskarengana hurbildu eta galtza
jaisten zitzaion,
orkatiletaraino.
Eta neskak, zeharka begiratzen zion irribarretsu.
Eskuekin bere orkatilak hartzen zituen
eta makurtuta jarraitzen zuen,
mutilak atzetik eraso egiten zuen bitartean.
Eta mutilaren eskuak lehen ipurmasailetan
eta gero titietan nabaritzen zituen,
esku leun horien laztan basatiak.
Eta ongi (oso ongi) gogortutako zakil hori
bere gorputzaren barnean irrits egiten.
Gorputz goxoa zuen.
Eta bere mutilari zer gustatzen zitzaion ongi zekien.

Sem comentários: