18/08/2011

nahi dudana

Egon gelan itxoiteko esan didazu.
Ardo bat dastatu bitartean zure zain nago, sofan eserita.
Eta bat-batean agertu zara
nire aurrean
inoiz baino biluziagoa,
zuri, eder,
eta sentsualki mugitu zara egon gelatik
lirain, lizun,
nigana hurbildu,
zure gorputza nire belarriraino makurtu
eta goxo xuxurlatu didazu
zurekin nahi dudana egiteko...

...eta niri gauza gehiegi bururatu zaizkit.


1 comentário:

Lore disse...

Buf... burutxo horretatik sortutako zeozer jakitea gustatuko litzaidake. Denbora daukagu, joango al zara plazaratzen...?