13/06/2011

gehiago

Guztiz biluztu eta orduan, lotu zaitut, bondage eder batean. Hankak eta eskuak. Eskuak atzean jarrita, sorbaldan. Eta makurtu zaitut. Ezin duzu ikusi. Soilik sentitu. Nire desiren gatibu zaude. Eta ederra ikusten zaitut. Zer egingo dizut orain? Zaplada goxo bat ipurmasailetan? Dildo batekin zure aluan edo uzkian jolastu? Zakilarekin akaso? Mingainarekin? Eskuekin? Dena delakoarekin? Kopa bat ardo hartu dut eta aulki batean eseri naiz, zure ipurdi altxatuak eskaintzen didan ikusikizun ederraren aurrean. Ez dut presarik. Zuk ezta. Goxatzen ari zara nire menpe. Eta laster hartuko dut erabakiren bat, laster hurbilduko naiz zuregana eta... gehiago eskatuko didazu...








4 comentários:

Anónimo disse...

Polita sortzen duzun irudia...

Nora disse...

Aldartea segun nola duzun, irudi batzuk kitzikatu baino atzera botatzeko boterea izan dezakete. Askatasunezko giro bateko jolasaren testu-inguruan kokatzen ez bazara, mamuak ikus ditzakezu ez dauden tokitan. Halakoa gertatu zait testu honekin neri... lehen aldiz ikusi nuenean, ez nuen irakurri... beno irakurri nuen baina irudiak sortzen zidan sentsazio negatiboak ez zizkidan esanahiak ulertzen utzi. "Beste baterako utziko dut" pentsatu nuen, "gaur ez da halakoak irakurtzeko eguna".
Aukera polita egin nuena, gaur beste begi batzuekin irakurri baitut, oroitzapenek ixkanbila handirik egin gabe; eta ez dut sumisio mota bat ikusi, plazera sortu ahal duen egoera onartu eta askea baizik. Nolako den gure burua...

Kabaretari disse...

Menpekotasun "jolasak" jolasak dira, fantasia konpartituak, bion partetik onartuak eta aurretik hitzeginak.
Testuinguru horretan kokatu behar da irudia: bi pertsonak libreki erabaki dute jolas hori egitea. Eta lotuta dagoenak gustukoa du, aldez aurretik hala esan duelako. Eta berak ere bere "mugak" zehaztu ditu: "hau egin, hau ez egin, honaino iritsi, honaino ez iritsi..."
Sarrera honetako "sumisio mota" onartua ezezik, "eskatua" izan da menpe dagoen pertsonaren aldetik. Sumisioa, parametro hauetan, plazer iturri handia izan daitekeelako. Eta, jakina, aldez aurretik hitz egin ez bada eta jolasa bion partetik onartua ez bada izan... orduan beste gauza baten aurrean egongo ginateke.
Horregatik, tamalez, onartu behar dugu gaur egungo gizartean "mamuak" ikus ditzakegula ez dauden tokian. Batzuetan bai daudelako.
Halere guztiok ez ditugu jolas berberak gustukoak izan behar. Eta hori ere onartu behar da.
Joxe Ripiauk esan bezala "entzutea da sekretua".

Alazne disse...

Nik ikaragarri maite dut lotuta egotea eta nirekin nahi dutena egin dezatela (bikotearekin edota konfidantzazko mutil batekin, noski). Eta irudia kitzikagarri baino kitzikagarriagoa egin zait. Bero bero jartzen nau... musuak denontzat!