02/06/2008

EZUSTEKOAK (I. ZATIA)

nirekin izarak bustitzen eta fantasiak
konpartitzen dituenari

Eguerdi polita egiten zuen eta eguzkiak gustura jotzen zuen Bergara gainean. Ardoak girotuta bazkari osoa eman genuen sexuaz hizketan. Biok ongi genekien gure fantasia guztiez arazorik gabe hitz egin ahal genuela. Bai, baina horrek arazo txiki bat ere bazuen, elkarri ere berotzen geniola. Eta nola berotu ere! Jatetxearen izkina diskretu batean geunden eta tabernariak kafea ekarri zigunean esku bat nabaritu nuen nire kremailera gainean. Kremailera jaitsi zidan eta, mahiaren azpian, airean geratu zen nire hankarte gogorra. Zerbait eroriko bazitzaion bezala mahiaren azpira jaitsi zen eta ohartu nintzenerako nire hanken artean nuen. Bere ezpain goxoek inguratu zuten nire sexu beroa eta bere ahoaren barnean sartu zuen nire hankarte osoa. Behin bakarrik. Ondoren berriro altxatu eta aulkian, normal-normal eseri zen. Irri egin zuen. Eta bere kikaran azukre-koskorra botatzen zuen bitartean desiraz beterik utzia ninduela ongi zekien. Tabernaria kontuarekin zetorrenean, ahal izan nuen moduan kremailera igo eta disimulatzen saiatu nintzen. Baina uste dut tabernariak ikusiak gintuela eta ez zitzaiola batere inporta. Kontrakoa agian. Horregatik alde egin zuen hain laster, eta urrundik guri begira geratu zen. Plazer txiki hori ematea erabaki nuen eta tabernaria adi-adi zegoela mahai azpira jaitsi nintzen ni. Udaberriko soineko tirantedun motz horietako bat zeraman jantzita, izterretaraino ailegatzen diren mediak eta tanga eta mediak lotzen zuen ligeroa eta guzti horrek nahikotxo laguntzen zuen. Belaunean kokatu nuen nire mingaina eta izterrak zeharkatu nituen (medien gainean) tanga txikiak markatzen zuen mugaraino. Eta tanga finaren gainean miazkada ederra eman nion, behetik gora. Eta ni ere maltzurra izan nintzen. Hori egin eta altxatu nintzen eta nire aulkitik begiratu nion. Orain, desiraren seinaleak bere aurpegian ikusten nituen.
Joateko ordua zela esan zidan eta tabernari penatua atzean utzita bere furgonetarantz joan ginen, buelta bat ematera eramango ninduela esan zidan. Berak eramango ninduela baina nik gidatu behar nuela esan zidan. Beraz, furgoneta hartu eta errepidera atera ginen. Sorpresaz beteriko enkontrua izango zela esan zidan. Eta horrela izaten hasi zen.




Bidetik gindoazela soinekoa gerriraino altxatu eta bere lentzeria guztia begibistan utzi zuen. Jatetxekoak guztiz bustita utzia zuela aitortu zidan eta ezin zuela gehiago ere esan zidan. Eskua tangaren azpian sartu zuen eta laztantzen hasi zen. Esfortzu handiak egin behar nituen nik errepidean arreta mantendu ahal izateko. Eta badaezpada, abiadura moteldu nuen eta noizean behin, zeharka, nire eskuinean eskaintzen zidan ikuskizun ederrari begiratzen nion. Korritzen ari zenean, nire hankartera makurtu eta kremailera berriro jaitsiz askatu zidan nire hankarte handitua. Libre zuen eskuarekin laztantzen hasi zen, beste eskuarekin bere alua eta klitoriaren gainean lanean jarraitu bitartean. Barrabilak laztandu zizkidan, eta gero nire zakila hartu zuen, gogor hartu ere. Esku osoarekin inguratu zuen, ni furgonetaren abiadura guztiz moteltzen nuen bitartean, errepidearen albo batean furgoneta guztiz gelditu arte. Orduan bere ezpainek berriro hartu zuten nire zakilaren punta. Txistua bota zidan zakilaren gainean eta esku librearekin zabaldu zuen, goitik behera. Gero, kolpe batez, zakila osoa irentsi zuen, erreakzionatzeko astirik eman gabe. Eta nire zakil osoa aho barnean zuela hantxe gelditu zen, mugitu gabe. Bakarrik mihia eta esku librea mugitzen zituen, besterik ez. Eta horrela ez dakit zenbat denbora egon zen, baina mugimendu ezak gehiago berotu ninduen eta bere aho barruan deskargatu nuen nire zuku beroa, berak irentsi zuena. Une berean bere eskuaren lanaren ondorioz bera ere isuri zelakoan nago. Gero altxatu eta aurrez aurre begiratu zidan irribarretsu. Ahora ireki eta barruan geratzen zitzaizkion zuku beroaren apurrak nola irentsi zuen erakutsi zidan. Gero musu luze bat eman zidan eta nire maskulinitatearen zaporea dastatzeko aukera izan nuen...


(TO BE CONTINUED)

Sem comentários: