06/06/2008

Olioa

Etxera sartu eta zu aurkitu zintudan biluzik. Giltzak utzi nizkizula gogoratzen nuen, baina aspaldi zu ikusi gabe, aitortu behar dizut ez nuela zure bisita espero. Eta hantxe topatu zintudan, nire etxean, nire ohe gainean eta, gainera, biluzik. Baina biluzik ez ezik bat-batean ohartu nintzen mesanotxearen gainean zer zegoen. Pitxer bat olio. Ohean etzanarazi zenidan eta arropa erantzi. Biluzik geratu nintzen ohe gainean eta orduan zure eskuek hartu zuten olioa eta nire azalaren gainean zabaltzen hasi zinen. Bularrean hasieran, sabelean ondoren. Eta azkenik, zakilaren gainean. Zure eskuek irrist egiten zuten nire zakilaren gainean eta gora eta behera egiten zuten. Olio guztia bota zenidan hankartearen gainean eta masajerik irristagarriena egin zenidan, nire zukua olioarekin nahasi zen arte. Plazerez beteriko sentsazioak ez ziren bukatu horrekin eta zuk erakutsi zenidan udaberriko orgasmo eta sentsazio horiekin guztiekin jarraitzeko bidea...

Sem comentários: