29/06/2008

Ekainaren 28an...

Larunbat gaua zen. Ekainaren 28a, hain zuzen ere. Eta Alde Zaharreko taberna batean elkartu ginen. Begiradak gurutzatu genituen. Hasiera hasieratik emakume ederra iruditu zitzaidan eta tabernaren beste aldetik ikusten ninduen begirada horrekin liluraturik nengoen. Bularralde ederra erakusten zuen tirantedun kamisetaren azpian eta kurbak ere benetan interesgarriak ziren. Begi horien eraginez zutitu zitzaidan zakila galtza bakeroen azpian.
Barrara hurbildu nintzenean bere ondoan pasa eta begira geratu zitzaidan. Potea eskatu eta nire ondoan zegoela ohartu nintzen. Inoiz ikusi dudan begiradarik xamurrena duzu, esan zidan. Eta nik zer erantzun ez nuen jakin baina inoiz ikusia nuen begiradarik xamur bezain lizunena zela berea pentsatu nuen. Eta poliki-poliki gauaren hariek korapilatu gintuzten. Hizketan hasi ginen hasieran, baina elkarrekin hartu genuen laugarren potearekin gure ezpainek bat egin zuten. Eta barra ondoan muxuka hasi ginen. Ni bero-bero nengoen eta bera ere bai. Bere etxera joatea proposatu zidan, gertu bizi zen eta.
Etxean geundela arropa erantzi zidan, ohean etzanarazi zidan eta bera ere biluzten hasi zen. Tirantedun kamiseta erantzi zuen nire aurrean eta bere bular ederrak ikusi nituen. Titiburu goxo horiek jateko irrikan nengoen. Orduan buelta eman zuen eta galtza bakeroa erantzi zuen. Tanga fin bat zeraman bere ipurmasail ederrak agerian uzten zituena. Emakume gorputz eder horren aurrean guztiz beroturik nengoen.
Orain ez beldurtu, faborez, esan zidan. Eta hitz horiek esatearekin batera buelta eman zuen. Tangaren azpitik harria bezain gogorra zegoen zakil zutitu bat zeukan. Hasieran ez nuen jakin nola erreakzionatu. Begira geratu nintzen. Bera kurbak, bere titiak, bere ezpainak, bere ipurdia... eta bere zakila! Alde egingo duzu? Galdetu zidan. Alde? Une batez pentsatu nuen. Ez naiz inoiz egon zu bezalako emakume batekin, esan nion, eta uste dut ez dudala hori berriro esango. Lau hankatan berarengana hurbildu nintzen, aldakatik heldu eta tanga jaitsi nion astiro-astiro, bere zakil handituari liluraturik begiratzen nion bitartean. Tanga belaunean zegoelarik, zakila laztandu nion eta inertziaz-edo, nire ahoan sartu nuen. Zakil bat ahoan izateko sentsazioa ezagutu nahi nuen eta nire mihiarekin laztantzen hasi nintzen, gora eta behera. Ahoaren hondoraino ere sartu nuen bere plazerra areagotuz eta horrekin batera nire berotasuna ere areagotu zen. Kendu, kendu, eskatu zidan horrela tarte bat eman ondoren. Nik pittin bat kendu eta bere esperma nire bularraren gainean sentitu nuen.
Orain zure txanda, esan zidan. Eta lau hankatan kokatu zen ohe gainean. Ni, ohe ondoan zutik, bere atzean kokatu eta ipurtzulo eder horretan nire zakil handitua sartzen hasi nintzen. Hondoraino sartu nion eta ipurmasail eder horien dantzaz goxatu ondoren nire zukua deskargatu nuen bere barruan.
Ohe gainean geratu ginen biok. Eskerrik asko ez joateagatik, esan zidan. Eskerrik asko zuri, ez joateagatik, esan nion. Irri egin genuen eta inoiz txorta egin dudan emakumerik ederrena zela esan nion...


1 comentário:

Anónimo disse...

TRANSgresioa! Hori duk hori!