21/02/2008

Nekatuta eta berandu heldu naiz etxera. Zaratarik egin gabe afaldu dut. Ez baitzaitut esnatu nahi. Bisitan etorri zara aspaldiko partez eta ez zaitut molestatu nahi izan. Sofan eseri naiz afaldu ostean. Etxea benetan lasai dago. Zu lotan zaudela dirudi. Gelako atea behintzat itxita duzu. Garagardo bat atera dut. Berogailua piztuta utzi duzu. Despiste bat izan dela pentsatzen dut. Eta bero handia dagoenez arropa erantzi dut astiro. Telebista aurrean geratu naiz, lasai-lasai. Eta lokartu naizela ere pentsatzen dut. Bat-batean zerbait nabaritu dut nire atzean. Sofaren goiko partean sentitu zaitut. Eta sentzazio goxo bat nabaritu dut. Zure oinak nire gorputza zeharkatuz jaisten dira. Eta xuabe-xuabe jaitsi ere. Kremaz beterik baitaude. Kremaz bete dituzu zure oinak. Eta oinekin, nire gorputz biluzia laztantzen duzu. Zakilara iritsi arte. Han gelditzen zara. Eta zure masajeak gogortzen du nire hankartea. Eta kremaz beterik daukat. Jaisten zara eta nire aldamenean jartzen zara. Zure eskuek irrist egiten dute nire zakilaren kremaren gainean. Sentsazio goxoa areagotuz. Eta bat-batean altxatzen zara. Buelta ematen duzu nire aurrean eta zure eskuekin hartzen dituzu zure ipurmasailak. Irekitzen dituzu eta, niri sorbalda emanez, goxo-goxo esertzen zara nire gainean. Zure esku batekin hartzen duzu nire zakila eta zure ipurtzuloraino gidatzen duzu. Han uzten duzu une batez. Eta mugimendu motelekin kremaz beteriko punta sartzen duzu barrura. Puntan geratzen zara. Eta disfrutatzen duzu. Nik eskuak eramaten ditut aurrera eta zure titiak laztantzen ditut. Zure aldakak mugitzen dituzu eta konturatu orduko, nire zakilaren beste zati bat dago zure atzeko barrualdean. Horrela, nire barrabilen gainean eserita geratzen zaren arte. Sinbiosi perfektua osatzen dugu. Eta orduan ohartzen naiz gortinak irekita utzi dituzula. Etxeko argi guztiak piztuta dauzkagu eta aurreko auzokidea (leihoan dagoena) gure eszenaren sekuentzia guztia ikusten ari da. Ipurmasailetatik heltzen zaitut eta altxatu zaitut. Orduan lurrean jarri zara. Lau hankatan nire aurrean, zure atzeko partea eskainiz. Eta hara zuzendu naiz. Baina oraingo honetan, atzean baldin banago ere, zure aurreko kobazulora zuzendu dut nire zakila. Eta barruraino irrist egiten dut. Zuk, leihora begiratzen duzu. Eta auzokidea ikustean irri egiten duzu eta isuri egiten zara. Nik, zerbait ezberdina egitearren, zakila ateratzen dut, eta zure ipurmasailen artean kokatzen dut. Zuk ulertzen didazu, eta zure eskuekin zure ipurmasailak ixten dituzu nire zakilaren inguruan. Eta igurtzi egiten duzu. Eta gora eta behera mugitzen duzu ipurdia ni masturbatuz. Eta nire zukuak zure sorbalda bustitzen du... eta beste amets-fantasia bat bete dugu...



Sem comentários: