19/02/2008

Gutxien uste nuen ametsetan agertu zara gaur. Zarata entzun dut baina ez diot garrantzirik eman eta lotan jarraitu dut. Orduan, bat-batean, zerbait sentitu dut nire hankartearen gainean. Ezpain goxo batzuk zeharkatu dute goitik behera nire zakila. Eta segundo gutxi batzuetan gogor-gogor jarri zait aho horren barruan, zure ahoan. Baina ez zara luze egon bertan. Zure helburua beteta zegoen; ni (eta nire hankartea) esnatuta baikeunden. Galtzontzilo guztiz erantzi didazu eta, zure eskuekin gidatuta, nire zakila hartu eta zure aluraino gidatu duzu. Puntarekin laztandu duzu zure kobazuloaren atea. Eta gero soilik punta sartu duzu. Hankak aurreratu duzu eta kukubilko geratu zara nire gainean. Eta nire hankartearen punta zure barruan dagoela aldakak mugitu dituzu, zirkuluak eginez, eta ni guztiz erotuz. Gehiago ezin nuenean zure gorputz osoarekin jaitsi zara eta barruraino sartu duzu nire zakila. Kukubilko zaudenez, posturaz ez aldatzeko eskatu dizut eta nire eskuak zure ipurmasailetan jarri ditut. Handik eusten zaitut. Baina zu zara erritmoa markatzen duena. Gora altxatu duzu berriro gorputza, astiro, zakil-puntari ihes egiten utzi gabe. Eta berriro, zure aldaken dantza eskaini didazu. Eta zure bularren mugimenduei so nengoenean, berriro jaitsi eta barruraino. Ez, horrela ez dut asko aguantatuko, baina badakit zuk badakizula eta horrekin disfrutatzen duzula. “Utzi eramaten” esan didazu. Eta horrela egin dut. Hirugarren asaltoan goxo-goxo joan naiz zure barrualdean…

Esnagailuak esnatu nau. Pena amets bat besterik ez dela izan. Baina ametsa izateko oso erreala izan da. Eta horrela azal daiteke nola esnatu naizen. Eta nola nuen hankartea galtzontziloaren barruan. (Harria bezain gogorra). Horregatik, detaileak ez nituenez ahaztu nahi, gosaldu aurretik, ametsaren kronika idatzia uztea deliberatu dut. Gutxien uste duzun ametsetan ager baitaiteke nahi duzun hori…