17/02/2008

Gauak oherantz narama. Nekaturik sentitzen nintzen eta ez ateratzea erabaki dut nire larrua jotzeko aukera guztiak ezabatuz. (Aukerarik banuen...) Eta edredoipean sartuko naiz hemendik gutxira. Eta kafea elkarrekin egiten genuen garaiak ekarriko ditut nire gogora. Eta biluztuko naiz. Eta esku bat bularrean eta beste bat zakilan jarriko dut. Eta astiro-astiro nire gorputza laztanduko dut. Goizean, zure mezu batekin esnatzeko esperantzarekin...


2 comentários:

Idatzi disse...

Beti heltzen dira goizak.

Anónimo disse...

Eta goizak, sarritan, mezu politak ekartzen dizkigu. Espero ditugunak...