15/02/2008

Ze bitxia den bizitza! Atzo, greba egunean, auzoan egin zen konzentraziora hurbildu nintzen eta, bat-batean, nire atzean, bost metro eskasetara Arantxa ikusi nuen. Institutu garaietako amodio ezinezko horietako bat. Edo hobeto esanda, institutu garaietako "nire amodio ezinezkoa". Zenbat urte garai horietatik zu ikusi gabe? Hamar bat bai behintzat. Eta irudiz bete zitzaidan burua. Sentimenduez bete zitzaidan azala. Ondoko klase batekoa zinen. Soilik bistaz ezagutzen ginen. Nik, zure gustukoa izan nintzela jakin nuen. Berandu jakin ere. 17 urte genituen. Eta horretaz enteratu nintzenean, 25 urteko mutil batekin ari zinela ateratzen jakin nuen. Eta nire desirak, handiak baziren ere, gehiago areagotu ziren. Eta oroitzen naiz, korridorean ikusten zintudanean, nire begiradak nola jarraitzen zintuen. Eta zure praka bakero estuek markatzen zituzten kurbak nola miresten nituen. Eta gauetan zutaz nire maindireak nola bustitzen nituen... Zuk bazenekien. Gustukoa zintudala ere jakin zenuen eta korridorean, nire ondoan pasatzen zinenean, nabaritzen zitzaizun. Politago pasatzen zinen. Bihurriago. Ederrago. Institutua bukatu eta gutxi jakin dut zutaz. Herri batekoa zinen eta suposatzen denez herri horretara bizitzera joango zinen. Behin, oroitzen naiz zurekin ligatzeko azken saiakera egin nuela. Hiriko festak ziren eta bion lagun baten bitartez elkartu ginen eta parrandan ibili ginen. Zuk nobioa zenuen eta zenizienta izango bazina bezala, gaueko azken autobusa hartu behar zenuen zure herrira itzultzeko. Eta ni, zure zapatarekin geratu nintzen. Soilik zure zapatarekin. Maiteminduta nengoen? Ez dakit. Baina ez dakizu zer emango nuen zurekin gau bakar bat egotearen truke. Gau bakar bat eskatzen nion bizitzari. Gau bakar bat zure azala dastatzeko, zurekin larrua jotzeko, postura guztietan amodioa egiteko, zure aho haragitsua nire zakilan sentitzeko, zure alutxoa eta zure ipurdia nire ezpainetan sentitzeko... baina ez zen posiblea izan. Eta urteak pasa dira zutaz jakin gabe. Eta atzo agertu zinen. Eta nire bizitza jo zenuen. Bost metro atzerago. Mutil batekin agertu zinen. Nola ez! Zure nobioa izanen da. Berria da? Betikoa? Guk 17 genituenean berak 25 zituena? Berdin dio. Han agertu zinen eta ni zugana hurbiltzera ez nintzen ausartu. Baina jainkosa bat bezala begiratu nizun. Eta ez zara hainbeste aldatu. Eta 10 urte pasa badira ere lehen bezain ederra zeundela iruditu zitzaidan. Edo gehiago. Praka bakeroak eramaten jarraitzen duzu, Arantxa. Eta zure ipurdiak krudelkeri ederra izaten jarraitzen du niretzat... Eta zure ezpain haragitsuak, zure ile luzea... Kontzentrazioa bukatuta mutilarekin desagertu zinen. Eta arraroa nabaritu nuen nire gorputza. Beste bidegurutzeren batean elkartuko gaitu berriro bizitzak? Patuaren seinale bat izan ote zen? edo krudelkeriaren seinalea? Niren bihotzean eta nire zakilan, bederen, kolpe berri bat izan da zure berragerpena. Zutaz liluraturik nenbilen, neskek oraindik tanga erabiltzen ez zenuten garai horietan, inozenteak ginen garai horietan... eta orain, zure betiko ezpain goxoekin, zure betiko ipurdi ikaragarriarekin, zure almendra begi eder horiekin imajinatzen zaitut, nire gelan, tanga ñimiño batekin, orain duzun zure emakume esperientzia guztiarekin, agian depilatutako alu xuabearekin, nigana makurtzen edo nire gainean kokatzen, eta nire eskuak zure ipurmasailak hartuz, nire ezpainak zure titiburuak dastatuz... gau bakar bat baldin bada ere


(Oraindik pasatzen zara nire fantasien korridoretik)

Sem comentários: