27/02/2008

Tabernan egin dugu topo.
Kafesne pare baten inguruan.
Eta hitz egiten dugun bitartean,
zure ezpainek kafearen aparra
nola dastatzen duten
begira nago.
Pittin bat aurrerago, barraraino,
makurtu zara
eta ez dakit non jarri begiak.
Ez dakit apropos egin duzun ala ez
baina era berean,
zure bularraldea
eta zure galtzetatik ihes egin nahi duen
tangaren haria
ikusi ditut.
Zure gorputz haragitsua
benetan goxoa dirudi.
Eta zure eskuek eskaini behar dituzten
laztanak imajinatzen jarri naiz.
Eta elastikoak ezkutatzen dituen
bularrak imajinatu ditut.
Baita tangak ezkutatzen dituen
ipurmasailak.
Eta orduan ohartu naiz
zure begiak nire hankartean zeudela.
Nire gogortasuna behatuz.
Komunera lagunduko didazu?
Galdetu didazu.
Eta komunerantz abiatu gara biok.


Sem comentários: