12/02/2008

NO TIME FOR LOVE

"No time for love" diogu azken garai hauetan. Eta gure ezpainetan, gure begietan, gure sexuetan "maite zaituztegu" esatea debekatu nahi digute. Baina ez, ez digute eskubide hori ukatuko. Ez. Sexua, azala, sentimenduak... gure territorio libre bakarra direlako. Eta territorio horietan gurekin zaudetelako. Zuek eta ilegal guztiak. Sexuaren ilegalak, mugen ilegalak, demokrazia faltsuen ilegalak... Beraz, maitatzeko garaia ez bada ere maite zaituztegu harro oihukatuko dugu behin eta berriro eta horrela izanda, bitxia bada ere, maiteminduen "ustezko" egunean, maitasunez eginen dugu greba, bai, otsailak 14 greba eginen dugu, maitasunez eta maitasunagatik, zuengatik eta nazkatuta gaudelako. BLOG GREBA ere eginen dugu, maite zaituztegulako...



Sem comentários: