07/02/2008

Aspaldiko gau hura ahaztu ezinik nabil. Inguru honetako herri bateko festak ziren eta poliki poliki bakarrik geratzen hasi ginen. Zu eta biok garagardoen artean aspaldiko partez. Konbinazio arriskutsua. Eta zure begietan nik neukan gogo bera antzeman nuen. Eta sexuaz hasi ginen hizketan. Eta zure kamisetak ezkutatzen zituen titi indartsu horiek jango nituela pentsatzen hasi nintzen. Eta zure praka bakeroak zaintzen zituen izter eta ipurmasail eder horiek laztantzeko irrikitan nengoen. Eta ezin nuen imajinatu zuk zeuk antzeko pentsamenduak zenituela. Eta festetatik alde egitea erabaki genuen. Eta elkarrekin alde egin genuen. Etxerako bidea oinez egin genuen eta banku batean eseri ginen eta gure ezpainak elkartu ziren. Eta nire eskua zure praka bakeroaren gainean kokatu nuen eta ipurmasail sendo horiek sentitu nituen. Eta orduan etxera gonbidatu zintudan eta etxean desira guztiak grina bihurtu ziren. Praka kendu eta zure tangaz disfrutatu nuen, zuk nire zakila handituaz disfrutatu zenuen moduan. Kamiseta kendu eta zure titiburu eder horiek ikusi nituen, inoiz ahaztuko ez ditudan titiburu eder horiek, eta zure titi handi ederrak. Eta lau hanketan jarri zinen hasieran, eta nire zakila eskatzen zenidan, zure hankartean. Eta pixka bat eman nizun, baina ematen zenidana gehiegi iruditu zitzaidan. Eta segituan korritzeko arrisku handia zegoenez posturaz aldatzea eskatu nizun. Ni jarri nintzen azpian eta zuk, nire gainean kokatuta, larrua jo egin zenidan. Nik zure bularrak hartzen nituen bitartean hor zeunden zu, nire zakilan zehar, gora eta behera, gora eta behera, isuri ginen arte.
Goizeko lehen eguzki izpiekin altxatu zinen, tanga jarri, arropa jantzi, nire ezpainetan musu bat eman eta "joan behar dut" esan zenidan. Ordudanik ez dugu berriro larrua jo egin, baina zure irudi horrekin ez dakizu zenbat alditan masturbatu naizen, zure titiburu horiek nire eskuen artean irudikatuz....

Sem comentários: