01/02/2008

Atzetik

zure atzean kokaturik
nire eskuen artean hartuko dizkizut bularrak,
goxo eta beroak
nire bularra zuregana
itsasten den bitartean,
nire izterrek zure ipurmasailen kontra,
zure burua atzerantz eramaten duzula,
oihu xuabeak egiten dituzun bitartean,
eskuak mugitzen dira
gorputz biak etengabe laztanduz,
zure sabel beroa
nire hankartearen gogortasuna,
inoiz ez bezala hartzen zaitut,
atzeko atetik
eta nitaz betetzen zaitut;
dardarka zaude,
plazer berriak zure gorputz osoa
zeharkatzen zaituelarik,
eta zure intimitatean
hondoratzen naiz
eta bizkarra musukatzen dizut
eta lotuta gaude betiko
eta goxatzen ari zara
eta zeharka zelatatzen duzu nire plazerra,
eta gehiago nahi duzu
eta ni,
zure gatibua
dena emateko prest nago...

Sem comentários: