25/02/2008
Zure bila joango naiz
hiriburu ezkutuetara
eta zure azala dastatuko dut
zure eskuak
zure belarriak
zure ezpainak
beherago jaitsiko naiz
eta tabernako komunean bada
ala eskaintzen dizudan ohe handian bada
zure azala dastatzen jarraituko dut
zure titiburuak
zure sabela
zure izterrak
zatoz nire bila
esango didazu
eta bilaketa horretan
berriro ere
zure azala dastatuko dut
zure ipurmasailak
zure alua
...zure altxorra...
agindu
eta han izango nauzu
Subscrever:
Enviar feedback (Atom)
Sem comentários:
Enviar um comentário