17/02/2008

Katamotz basatiak bailiran maitatu dira bart nire ametsen eszenatokian. Nik ezin izan dut parte hartu. Niretzako lekurik ez, dantza sentsual horretan. Eta piztien edertasuna ikustearekin konformatu behar izan naiz. Maita zaitezte nahi duzuen bakoitzean nire begien aurrean. Katamotz ederregiak zarete. Maita zaitezte debeku guztien gainetik. Amodio ezinezko guztiak maitatzen dugun moduan maite zaituztegulako...

Sem comentários: