29/02/2008

Eguraldi eguzkitsuak zuregana eraman nau beste behin. Opor horiek izan ditut gogoan. Hondartzan ezagutu ginen eguna. Zu top lessa egiten ari zinen, arean etzana. Ni nire lagunekin nenbilen eta zure ondoan pasa nintzenean, disimulu handirik gabe zure bular ederrei begira geratu nintzen. Orduan, nire bainu-jantziaren azpian zerbait altxatzen hasi zen. Zure bularretatik igo nuen begirada eta okerrago izan zen, zure begiekin egin bainuen topo. Zuk, irribarre eskaini zenidan. Eta ni, korrika batean, uretara sartu nintzen. Uretatik ateratzean zure ondoan pasa nintzen berriro. Zure irribarrearekin, zure kurbekin, zure gorputzarekin liluraturik bainengoen. Zure begiei begira geratu nintzen. Bikiniaren goiko partea jantzi zenuen (zure bularrak estaliz) eta ea paseo bat eman nahi nuen galdetu zenidan. Eta lagunak ahaztuta paseoan hasi ginen hondartzan. Eta poliki-poliki urrundu ginen, arroka bakarti horietara iritsi ginen arte. Han, nire bainu-jantziaren azpikoa guztiz tenteturik zegoen. Eta hori da hondartzak duena; disimulatu ezinik nenbilela. Zu, jakina, ohartu zinen eta, bat-batean, arroken atzean geundela, bikiniaren beheko partea jaitsi zenuen. Gero, nire bainu-jantzia kendu zenidan eta arean etzanarazi zenidan. Eta niri sorbalda emanez makurtu zinen niregana. Zure eskuekin hartu zenuen nire zakila eta zure alutxoraino gidatu zenuen. Horrela jarrita, itsasora begira, nire zakilaren gainean egin zenuen dantza. Inoiz ezagutu dudan dantzarik sentsualena. Eta orgasmorik naturalena izan genuen biok. Opor ederrak izan ziren, oroitzen zara?




Sem comentários: