01/03/2008

isiltasunean esnatu nau goizak. udaberriko giro honetan egun lainotsua egiten badu ere, beroa egiten du eta edredoia sobran nabaritu dut. biluzik geratu naiz ohe gainean. gortinak ireki ditut baita leihoa ere. eta berriro itzuli naiz ohe gainera. edonork begiratu nahi izanez gero hementxe nago. eta edonor hori existitzen dela imajinatuz berotzen hasi naiz. edonor hori, leiho baten atzean ezkutatzen den begirada zurea dela imajinatuz berotzen hasi naiz. eta zakila handitu zait. eta motel-motel hartu dut. eta xuabe-xuabe masturbatzen hasi naiz, leihora begira. hor al zaude? galdetu diot nire buruari. agian ez, pentsatu dut. baina han egongo bazina bezala masturbatu naiz zuretzat. nire zakil handitua eskainiko banizu bezala. nire gorputz biluztua zurea izango balitz bezala. masturbatu naiz kanpotik sartzen zen haize freskoa sentituz. goizeko freskotasun ederra sentituz. zure azala imajinatuz. beste behin... eta gustura geratu naiz.
soilik orduan altxatu naiz eta zakila oraindik gogor dudala gelan paseatu naiz, leiho aurrean. dutxara sartu naiz. dutxatik atera eta lehortu ondoren sukaldera joan naiz. eta biluzik jarraitzen badut ere bazkaria prestatzen hasi naiz. bazkaldu ondoren egingo dudan lokuluxka ederrean pentsatuz. zurekin pentsatuz...



Sem comentários: