04/03/2008

Elurra ari du hiriaren gainean.
Eta euri tantekin tartekatzen da noizbehinka.
Haizeak ere leihoak jotzen ditu.
Eguraldi desatsegina kalean ibiltzeko.
Eguraldi ederra zure azal zuriraren gainean ibiltzeko.
Elurra ari du teilatuen gainean.
Eta postal ederrak eskaintzen dizkigu.
Irudi ahaztezinak.
Eta leihoaren barruko aldetik
miresten dut elurraren edertasuna.
Baina ziur nago
ez dela inoiz izango
zu bezain ederra.


Sem comentários: