31/03/2008

Takoi hori horiek jantzita ikusten dut
nire leiho azpian pasatzen den bakoitzean.
Soinekoaren azpian,
ipurmasailen mugimendua
edertzen dute takoiek.
Eta nik adi-adi jarraitzen dut
bere urrats bakoitza.
Eta gela goxo batean gaudela
imajinatzen dut.
Bera eta biok.
Biluz-biluzik ni.
Takoizko zapata horiek besterik ez duela bera.
Gela goxo batean.
Biok.
Ditugun fantasia guztiak
gure azaletan gauzatzen.
Nire leiho azpian pasatzen den bakoitzean.

Sem comentários: