14/03/2008

Ez beldurtu nitaz.
Zure aldaka babesten duen alanbrea
nire hitzekin urtu nahi dut.
Ez beldurtu nitaz.
Zure jolasen hezetasun goxoa
izan nahi dut.
Ez beldurtu nitaz.
Zure kurbak nabarmentzen duen
arropa izan nahi dut.
Ez beldurtu nitaz.
Soilik zuk nahi duzuna izan nahi dut.
26 urte izan ala 40,
tangen kolekzioa erakutsi ala ez...
Ez beldurtu nitaz
eta urtu ditzagun
gure fantasien alanbre guztiak...

Sem comentários: