Ate atzean dago
fantasiei begira
atearen behatxulotik
baina lotuta dago
fantasiei begira
mugitu ezinik
eta atearen beste aldean
dauden fantasiak ikusten ditu:
gorputz korapilatuak,
hanka nahasiak,
izerdi-zukuak,
eskuak nonahi,
mihiak nonahi,
hankarteak nonahi...
Ate atzean dago
fantasiei begira
atearen behatxulotik...
Sem comentários:
Enviar um comentário