25/03/2008

Beste behin
beltzez mugitu zara etxetik
eta nire azala astindu duzu
Beste behin
zure sentsualitateari segika
ibili naiz etxean
eta zuk nahi izan duzun lekura
eraman nauzu
Beste behin
zure ikuspenak zoratu nau
eta zure azala ukitzen ez nauzu utzi
sumendi bat bezain bero egon arte.
Beste behin
sumendi bat bezala jarri nauzu
eta soilik orduan erantzi dizut zure lentzeria beltza
zure beldur beltz guztiak erantzi ditudan bezalaxe
Beste behin
larrua jo egin dugu
komunan
sukaldean
korridorean
ohean
sofan
lurrean
plazerez
eta grinaz
Beste behin...

Sem comentários: