18/02/2008

Beti heltzen dira goizak. Eta beti heltzen den goiz horietako batean esnatu eta nire sofan aurkituko zaitudala amestu egin dut sarritan. Bularretako eta kulerotan, besterik ez, nire aurrean, nire hankarteak grabitatearen indarrari desafiatu bitartean.
Eta sofatik mugitu gabe biluzten zaitut. Aurrena bularretakoa. Gero kuleroa. Hankak zabaltzen dituzu eta kuxin bat jartzen duzu zure oinen artean. Nik ulertzen dut eta belaunikatzen naiz. Eta zure alua jaten hasten naiz. Kanpotik hasieran. Barrutik geroago. Eta zure eskuak jartzen dituzu nire buruan. Eta zure altxorraraino gidatzen duzu nire burua. Eta altxorra laztantzen du nire mihiak, xuabe-xuabe, goxo-goxo. Eta paradisu ederretara eramaten zaitut.
Eta horrela ematen dugu egun hori guztia. Larrua jotzen. Nik zuri. Zuk niri.
Gauean desagertzen zaren arte. Hurrengo amets batean agertzen zaren arte...

1 comentário:

Idatzi disse...

Gutxien uste duzun ametsetan agertu daiteke nahi duzun hori.