14/09/2010

Leihoa (Hitzordua IV)



Denbora ez galtzeko pizza bat eskatu genuen bazkaltzeko eta, ondoren,
atseden goxoa hartu genuen ohearen gainean.
Gero, zapi zuri fin bat atera eta galdetu zidan:

- Eta honekin, zer egingo zenuke?

Zapiarekin bere gorputz biluzia laztantzen hasi nintzen, hozkada txikiak ematen nizkion bitartean, ezpainetan, lepoan, ipurmasailetan...
Buelta emateko eskatu nion, eta buruz bera etzanda geratu zen ohe gainean.
Besoak atzean jartzeko esan nion eta horrela lotu nizkion. Bitartean, bere gorputzaren atzeko alde osoa laztantzen jarraitu nuen, miazkatzen...
Eskuin eskua bere gorputzaren azpitik sartu eta bere alura eraman nuen. Eta klitoritik alu barrura mugitzen hasi nintzen. Ezker eskuina, berriz, ipurtzulora eraman nuen eta hatz bat hondoraino sartu nion, belarrira hitz zikinak xuxurlatzen nizkion bitartean. Bi hatzen lanek bere eragina izan zuten eta orgasmora eraman nuen.
Orduan almohada baten azala hartu eta horrekin hankak lotu nizkion. Altxatzeko esan nion eta, ahal bezala, altxatu zen.
Aulki bat jarri nuen leihoaren parean eta hantxe, aulkiaren gainean belauniko igotzeko eskatu nion. Eta horrela egin zuen. Nik leihoa ireki eta berak belaunak aulkiaren gainean jarri zituen eta kalerantz begira geratu zen.

- Orain- esan nion- gure aurreko mutilak zure aurpegia besterik ez du ikusiko. Imajinazioa landu beharko du gizajoak. Edo ez hain gizajoak…

Bere tanga hartu eta horrekin estali nion ahoa. Orduan bere atzean makurtu nintzen, belauniko, eta nire aurpegia bere ipurdiaren parera geratu zen. Mihia bere ipurmasailetan pasatzen hasi nintzen, noizbehinka hozkada txikiekin jarraitu bitartean. Ipurtzuloan mihi jarri eta handik alu hezerantz jaisten nintzen. Tangak arintzen zuen bere intzirien soinua, baina halere goxatzen ari zen. Eta nik, bere aurpegia imajinatzen nuen, eta bere bularrak airean, hor, leiho irekian, aurreko etxeetako bizilagunentzat opari eder gisa, eta horrek gehiago berotzen ninduen.
Orduan, nire mihia bere alu bustiaren barruan lanean zegoen bitartean, berriro sartu nion hatz bat ipurtzuloan eta beste bat bere klitorira eraman. Eta horrela eraman nuen, bigarren aldiz, orgasmora.
Tanga ahotik kendu nion eta aulkitik jaisteko eskatu. Ni zutik geratu nintzen, leihoa albo batera nuela.

- Eta? Zer egingo didazu zuk orain zauden bezala egonda?

Horrela lotuta (besoak atzean eta hanketan) aukera asko ez zeukan, baina ziur nengoen ondo aprobetxatuko zituela. Eta ez nintzen okertu.

Belauniko jarri zen alfonbraren gainean eta niregana hurbildu. Ahorarekin nire zakila bilatu eta zakilburua hasi zitzaidan jaten. Zakilburuaren gainean zirkulu ederrak egiten zuen bere mihiak. Eskuak jarri nizkion buruan eta zakila jaten zidan bitartean bere adatsak laztantzen nituen. Orduan nire zakil osoa sartu zuen ahoan, den dena, ia barrabiletaraino, eta handik berriro, atzera egiten zuen eta zakilburuan geratu. Eta berriro zakil osoa jan.
Nire eskuekin burua atzerarazi nion eta zakila atera nuen bere aho goxotik. Ahoa irekita mantentzeko eskatu nion. Zakil burua bere ezpainen artean sartu eta ni neu nire buztana astintzen hasi nintzen. Berak mihia ateratzen zuen eta mihiarekin punta ukitzen zidan eta horrek ere gero eta beroago jartzen ninduen. Esku bat jarri nuen bere kokotsean, bestearekin zakila astinduz jarraitu bitartean eta horrela korritu nintzen bere mihiaren gainean.
Mihi zuria erakutsi zidan, ahoa itxi eta irentsi egin zuen. Orduan altxatu zen, nire parean jarri eta muxu heze eta luze bat eman zidan, nire zukuaren zaporea zuena.
Eskuak eta hankak askatu nizkion eta eguna bukatzen ari zitzaigula ohartu ginen…

2 comentários:

Nora disse...

Eskerrak azalak memoria ona duela, eta hitz hauek inoiz galduko ez direla... nahiz eta orratzen agindutara eguna amaitu, momentua ez da sekula galduko. Horrela, nahi dugunero berriro gozatzeko aukera izango dugu, bai ekintzaren egile baita irakurle prestuek ere. Bufa, milesker!!
Goiko testu lizuna aitzakia ezin hobea da hitzekin berriro ere gozatzeko... ummm egoeran hobeki murgiltzeko gelako leiho zabalduko dut...

Kabaretari disse...

Milesker! Eta leihoa zabalik utzi... batek daki!